CONFERENCIA-Union-Europea

Salud, Cambio demográfico y Bienestar en el H2020 de la Unión Europea

La financiación de la I+i en Salud en Europa. Las convocatorias 2018-2019-2020 del Reto Social 1

Europear Batsuneko Ikurrina
Hizlaria: JUAN E. RIESE
Data: OstegunaJueves, 2018ko urtarrilaren 25ean

Laburpena

Biomedikuntzaren arloan ahalegin handia egin behar da oraindik ere ikerkuntzari eta berrikuntzari dagokienez. Europako Batzordeak hamarkada batzuk daramatza Esparru Programak bultzatuz, Europan zientziaren eta teknologiaren arlo guztietan ikerkuntza finantzatzeko xedearekin. Europako Batzordeak, Horizon 2020 Esparru Programaren barruan, biomedikuntzaren inguruko ikerkuntzarako 2018ko deialdia ireki du, “Osasuna, aldaketa demografikoak eta ongizatea” 1. Gizarte Erronkaren barnean. Era berean, 2019 eta 2020ko deialdiak ere iragarri ditu.

Helburua da bikaintasuneko zientzia eta teknologia proiektuak finantzatzea, osasuna mantendu eta hobetzeko, gaixotasunen gaineko ezagutza hobetzeko, gaixotasunak prebenitu eta hobeto tratatzeko, eta Europako osasun arretarako zerbitzuak optimizatzeko. Horretarako, gutxi gorabehera 2.000 milioi euroko aurrekontua dago, 3 urte horietan erabiltzeko. I+b-ren lehentasuna da medikuntza pertsonalizatua ematea, zahartze aktibo eta osasungarria sustatzea eta informazio eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea herritarrenganako arreta hobetzeko, bereziki zahartze prozesuan, betiere berrikuntzari begira.

Berrikuntzatzat ulertzen da ikerketaren emaitzak erabilerara eramatea, osasun sistemen osasun eta iraunkortasun arazoak konpontzeko. Mintegian, Horizon 2020 Esparru Programaren helburuak aurkeztuko dira, bai eta finantzatuko diren ikerkuntzaren arloak eta dauden aukerak ere. Eta, horrez gain, partzuergo formatuan oinarritutako Europako proiektuen dinamikari buruzko aurkezpen bat egingo da.

Hizlaria

Juan E. Riese Kimika Zientzietan doktorea da (Biokimikako espezialitatea) Valentziako Unibertsitatearen eskutik; MBA titulua du Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren eskutik, Teknologia Berrikuntzaren Kudeaketako espezialitatean; eta Osasun Zientzietako I+G+b-ren Kudeaketa eta Zuzendaritzako Masterra ere badu Alcalá de Henareseko Unibertsitatearen, UNEDen eta Osasun Eskola Nazionalaren eskutik.

Ikerlari aritu da 20 urtez Onkologia Esperimentalaren arloan, Alemanian eta Espainian, hurrenez hurren eremu publikoan (Berlingo Unibertsitate Libreko Biologia Molekularreko Institutuan eta Berlingo Steglitz Ospitale Klinikoan, Neuropatologia eta Gastroenterologia sailetan) eta pribatuan, farmazia industrian (Antibióticos Farma SA, Madril).

Enpresa kudeaketako hainbat postutan aritu da, bai garapenaren arloan (tumore-markatzaileak, giza papilomaren birusaren genotipo azterketak) bai negozioen garapenaren arloan, Zeltia taldeko enpresa bioteknologikoetan: Genómica, Neuropharma (Madril).

Gaur egun, Europako proiektuetan zientzia eta teknologiaren arloko aholkulari gisa lan egiten du Carlos III.a Osasun Institutuan (Ikerkuntzako Nazioarteko Programen zuzendariorde nagusia), eta harremanetarako puntu nazionala da HORIZON 2020 7. Esparru Programaren Osasun Programarako eta Europako Medikamenduen Ekimenerako. Horrez gain, aditu nazionala da Europako Batzordearen H2020ren 7. Esparru Programari eta 1. Gizarte Errokari buruzko Batzordearen aurrean.

Informazio osagarria