MOVILIDAD-EHU-Sicue

Ikasleen Mugikortasuna: SICUE

Arreta Odontologiako Gradua:
Klinika odontologikoaren arreta mantentzeko, 2025/2026 deialditik aurrera (2024/25 ikasturtean kudeatuta 2025-2026an mugikortasuna egiteko), 5 plaza baino ezin dira esleitu  ikasturte bakoitzeko (3., 4. eta 5. mailak, 15 plaza guztira), Erasmus+Latina+SICUE deialdien artean, noten arabera esleituz.

Gradu Amaierako Lana UPV/EHUn egingo da kasu guztietan.

ECOE UPV/EHUn edo helmugako unibertsitatean egin daiteke.

Medikuntzako 6. mailako ikasleak: Unibertsitate batzuetan ikasturte osoa egin behar da. Egiaztatu zure eskaera egin aurretik, lauhileko bat bakarrik joan nahi baduzu.

Ikasleen ardura izango da begiratzea eren ikasketak ematen diren ala ez beren intereseko unibertsitateetan:

  • Ziurtatu egin behar duzu aukeratutako unibertsitateetan zure gradua eta egin nahi duzun irakaskuntza modua irakasten direla (praktikak, praktika klinikoak...).

Akordio akademikoen ereduak

Akordio akademikoak egiten laguntzeko, hona hemen ikasleek aurreko ikasturteetan egin dituzten adibide batzuk, informazio gisa soilik.

Oharra: 6. mailako medikuntzako ikasleak (Bizkaia eta Araba): 23-24 ikasturtetik aurrera, helduaren patologia medikoko errotazioa UPV/EHUtik kanpo egiten bada, kanpoan osorik egin behar da (8 aste).

Mugikortasun-helburuei buruzko iritziak

Atal honetan ikusgai dituzue trukerako unibertsitateei buruzko inkesten emaitzak, aurreko urteotan mugikortasunean parte hartu duten gure fakultateko ikasleek osatuak.

SICUE programa mugikortasun-plazen laburpena eta baldintzak

Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatearen oharrak Laguntza gisa, mugikortasun-plazen eskaintza osoa eta baldintzak biltzen dituen dokumentu bat sartu dugu hemen.

Gaurren ikusten denarekin desadostasunik badago, kontsultatu hemen: secretaria-fme.internacional@ehu.eus.

2024-2025 ikasturtea

2024-01-22an eguneratuta

Deialdiaren esteka