Aurkezpena

Ainhoa Eriz

Aurkezpena

Biokimika eta Biologia Molekularreko gradua ikasi nuen EHUn (2015-2019) eta Gradu Amaierako Lanean zehar izan nuen ikerkuntzarekin lehen kontaktua, EHUko Minbiziaren Biologia Molekularreko taldean, non IRF2BPL genearen funtzioa aztertu nuen erantzun immunitarioaren erregulazioan, Aintzane Apraiz eta Ana Zubiagaren zuzendaritzapean. Jarraian, Biologia Molekularreko eta Biomendikuntzako Masterra burutu nuen (2019-2020), EHUn ere,  eta honen baitan egindako Master Amaierako Lanean egun nire doktorego tesiarekin erlazionatutako proiektuaren atal batean lanean hasteko aukera izan nuen. Jone Mitxelena eta Ana Zubiagaren zuzendaritzapean, E2F1 eta E2F2 transkribapen faktoreek SLUG bidezko epitelio-mesenkima trantsizioaren erregulazioan duten funtzioa aztertu nuen. Lan hau, IkerGazte 2021 Euskarazko Ikerketa kongresuan aurkezteko aukera izan nuen. Ondoren, ikertzaile bezala kontratatua egon nintzen (2021ko maiatza-2023ko urtarrila) eta taldeko proiektu desberdinetan parte hartzeko aukera izan nuen. Bata, E2f2k, Fas eta FasL-ren bitartez, T linfozitoen apoptosian eta immunitate bidezko kaltean duen papera aztertzen zentratu zen. Bestean, E2F1 eta E2F2k estres erreplikatiboaren erregulazioan duten eragina aztertu genuen, prostatako minbiziaren testuinguruan, eta ikuspuntu terapeutiko batetik, prostatako minbizi zelulen hazkuntza murrizteko E2F faktoreen aktibitatea itu bezala erabili daitekeela proposatu genuen. Egun, 2023ko urtarriletik geroztik, nire doktorego tesi proiektuan dihardut lanean Eusko Jaurlaritzako doktorego aurreko laguntza bati esker, Jone Mitxelena eta Ana Zubiagaren zuzendaritzapean baita ere. Tesi proiektuaren helburu nagusia E2F1 eta E2F2k ondesteko minbiziaren garapenean duten funtzio aztertzea da, bereziki, transkripzio faktore hauek ezaugarri metastatikoetan duten eragina aztertzea.

Argitalpenak:

1. Hamidi M, Eriz A, Mitxelena J, Fernandez-Ares L, Aurrekoetxea I, Aspichueta
P, Iglesias-Ara A, Zubiaga AM. Targeting E2F Sensitizes Prostate Cancer Cells to
Drug-Induced Replication Stress by Promoting Unscheduled CDK1 Activity. Cancers
(Basel). 2022 Oct 10;14(19):4952. doi: 10.3390/cancers14194952. PMID: 36230876;
PMCID: PMC9564059.

2. Mustafa N, Mitxelena J, Infante A, Zenarruzabeitia O, Eriz A, Iglesias-Ara A,
Zubiaga AM. E2f2 Attenuates Apoptosis of Activated T Lymphocytes and Protects
from Immune-Mediated Injury through Repression of Fas and FasL. Int J Mol Sci.
2021 Dec 28;23(1):311. doi: 10.3390/ijms23010311. PMID: 35008734; PMCID:
PMC8745065.

3. Eriz A. , Mentxaka G. , Iglesias-Ara A. , Mitxelena J. & Zubiaga AM. SLUG genearen erregulazioa eta epitelio-mesenkima trantsizioa E2F faktoreen eraginpean daude minbiziaren testuinguruan. IkerGazte 2021, Osasun Zientziak. doi: 10.26876/ikergazte.2021.04. ISBN: 978-84-8438-790-9.