aurkezpena

Aurkezpena HMuseoa

2014ko ekainaren 5ean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak UPV/EHUren Hezkuntzaren Museoa (ME-UPV/EHU-HM) sortzea onartu zuen, unibertsitate egituraren barnean. Erabaki administratibo hori prozesu luze baten amaiera izan zen, Garaian taldeak (Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldea) eginiko lanaren emaitza.  


ME-UPV/EHU-HMren helburu nagusia da Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historikoa ezagutzea, zabaltzea eta babestea, museo pedagogikoen ohiko erabilera eta helburuez gainera (hezkuntza ondare historikoaren katalogazioa eta kontserbazioa), eta azterketa, ikerketa eta erabilera didaktikoa gehitu behar zaizkie xede horiei. Beharrezkoa da Euskal Herriko hezkuntzaren ondare eta memoria historikoa zaindu, aztertu eta zabaltzea, eta ME-UPV/EHU-HM museoak eginkizun hori bete nahi du. Prestakuntzaren ikuspegitik, Euskal Herriko historia garaikidean izan diren hezkuntza erakundeen eta eskola praktiken historiaren alderdi guztiak lantzen ditu; aldiz, erakustoki modura, zabalik dago ikastetxeentzat eta jende guztiarentzat.    
 

Aula años 50.