Miembros

Kideak

Mari Jose Olaziregi Alustiza

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitatea

(Donostia, 1963). Euskal Filologian doktore eta  literatura irakasle titularra Gasteizko Letren Fakultatean (EHU). 2007-2009 ikasturteetan Center for Basque Studies-eko irakasle izan da (University of Nevada, Reno, AEB). Euskal Filologiaz gain, Irakurzaletasunaren Sustapenari buruzko Graduondokoa (Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean, 1999) eta Studies in Fiction Masterra (UKko University of East Anglian, 2007an) ditu eginak. 1997an Becerro de Bengoa Saiakera Saria lortu zuen "Bernardo Atxagaren irakurlea" saioarengatik.

Hainbat hitzaldi eta ikastaro emandakoa da Europako nahiz AEBetako unibertsitateetan. 2003tik Center for Basque Studies-eko Basque Literature in Translation Series sailaren nahiz www.basqueliterature.com literatura atariaren zuzendari da. 1999tik Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa Batzordeko kide da, eta 2003tik Euskaltzain Urgazle. 2004-2006 biurtekoan IBBYren (International Board on Books for Young People) erakundeko komite exekutiboko kidea izan zen. Literaturaren Historia eta Kritika, Literatura Konparatua, nahiz  Kulturaren Teoria Garaikidea dira jorratzen dituen gaiak. Argitalpenen artean, Euskal gazteen irakurzaletasuna. Azterketa soziologikoa (Bergarako Udala, 1998), Euskal eleberriaren historia (Labayru, 2001), Ramon Saizarbitoriaren unibertso literarioa (Labayru, 2002), eta Waking the Hedgehog. The Literary Universe of Bernardo Atxaga, (Center for Basque Studies, 2005). Honako antologia hauetan aritu da editore lanetan: An Anthology of Basque Short Stories (CBS, 2004), euskara, gaztelania, errusiera eta italieraz ere argitara eman dena. Horrekin batera, Six Basque Poets poesia antologia aipa genezake (Arc, 2007), edo Writers in Between Languages. Minority Literatures in the Global Scene (CBS, 2009). Euskal unibertsitate nahiz ikerketa guneetako 12 adituren lanak biltzen dituen Basque Literary History  (CBS, 2012) da editatu duen azken liburua. 2010ko azarotik Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria da.

https://www.ehu.eus/eu/web/mhli/taldea

Joan Oleza

Irudia

Valentziako Unibertsitatea

(Palma de Mallorca, 1946) Literatura espainiarrean Katedraduna da Valentziako Unibertsitatean, eta Filologia Fakultateko Dekano izan da, bai eta hainbat unibertsitate internazionaletako irakasle gonbidatu ere, hala nola, Bolonia, Chicago, La Plata, Londres, Mainz, Mar de Plata, Nottingham edo Erroman. Argitalpen internazional anitzen Batzorde Zientifikoetan dago (15), eta hainbat talde zientifikotako kide da. Diablotexto aldizkariaren zuzendaria da (Valentziako Unibertsitatea) eta baita ‘Textos teatrales hispánicos del siglo XVI' bildumarena ere. Max Auben Obra Guztiak koordinatzen ditu, Comisión Nacional de Evaluación de la Actividad Investigadora (CNEAI) batzordeko aholkularia izan zen (2000-2002 urteetan), eta 11. Saileko Aholkularitza Batzordeko presidentea (2002an).

Bere ikerketa ildoak literaturaren teoria (‘Sincronía y Diacronía', 1976; ‘Discurso y espacialidad en el relato', 1980), literaturaren historia (‘La novela del siglo XIX', 1976), eta antzerkiaren historia dira (‘Teatro y prácticas escénicas', I, 1984, y II, 1986, kolaboratzaile talde batekin; Ruiz de Alarcónen edizio kritikoa, 1986, T. Ferrer-ekin batera; Guillén de Castro-ren Obra Guztien edizioa; Lope de Vegari buruzko ikerketak, e.a.). Horrez gain, filologian aritzen da (‘La Regenta'ren edizio kritikoak, 1984, eta ‘Su único hijo'rena, 1990), eta baita literatur kritika militantean (egungo egile eta obrei buruzko artikuluak bai katalanez bai gazteleraz) eta gai sozialei buruzko saiakeran ere (‘Llengua, Literatura i Poder', 1987, J. Iborra, M. Aznar, J. Pérez Montaner, J. Huguet, eta besterekin).

Sortzaile gisa hainbat narrazio labur eta eleberri argitaratu ditu. Horien artean, aipatzekoak dira ‘La mansión roja' (1979), ‘Tots els jocs de tots els jugadors' (1981, "Premi de la Crítica del País Valenciá"), ‘Cuerpo de transición' (aurrekoaren bertsio librea, 1992) eta ‘La vida infidel d'un Arlequí' (2009). Era berean, ‘La Estrella de Sevilla'ren bertsioaren egilea da; Teatro Nacional Konpainiak ekoitzi zuen 1998-1999 denboraldian, eta estrenatu, berriz, Almagroko Jaialdi Internazionalean 1998ko uztailean eta Madrileko Teatro de la Comedia-n 1998ko urriaren 1ean.

http://www.uv.es/entresiglos/oleza/

Lourdes Otaegi

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitatea

(Beizama, Gipuzkoa, 1959) es doctora en Filología Vasca (1992) por la Universidad de Deusto y Profesor Agregado de Literatura Vasca en el Departamento de Lingüística y Estudios Vascos de la Universidad del País Vasco. Ha completado estudios de postgrado en Literatura Comparada en la Universidad de Barcelona. Fue profesora de Teoría de la Literatura y Literatura Comparada en el Departamento de Filología Hispanica (UPV) y actualmente, además de los cursos de Grado y Posgrado de su Universidad, imparte cursos de literatura vasca contemporánea en el Master de la Facultad de Bayonne (Univ. Michel de Montaigne-Bordeaux III, France) y colabora en el Máster universitario "Literaturas Hispánicas (Catalana, Gallega y Vasca) en el contexto europeo" (UNED). Es miembro correspondiente de la Real Academia de la Lengua Vasca desde 1998, y ha ostentado el cargo de Secretaria de la Comisión de Investigación Literaria de la misma institución entre 2000 y 2008, periodo en el que ha coordinado la elaboración del primer Diccionario de Términos Literarios en euskara (Euskaltzaindia, Bilbo, 2008).

Sus líneas de investigación son relativas a la historia y la crítica de la literatura vasca, y en particular ha publicado diversos estudios monográficos dedicados a la generación de los poetas del Renacimiento Vasco al que puso fin la Guerra Civil (1876-1936), destacando la estrecha relación de dependencia existente entre el medio socio-cultural del período de la República y las poéticas simbolistas que florecieron en aquel periodo. Por otra parte, también ha realizado estudios en torno a autores y obras de la poesía y la narrativa vasca contemporánea. Ha participado en diferentes proyectos de investigación de literatura contemporánea, y los resultados de dichas investigaciones se reflejan en diversos artículos científicos y capítulos de libros. Entre sus trabajos más recientes, destaca una historia de la poesía vasca del siglo XX publicada en 2011 en el portal temático: www.basqueliterature.com. Recientemente ha publicado un capitulo dedicado a la poesia vasca en el volumen Basque Literary History (María Jose Olaziregi (ed.) Center for Basque Studies, University of Reno, Nevada, 2012).

https://www.ehu.eus/eu/web/mhli/taldea

Xavier Pla

Irudia

Gironako Unibertsitatea

Literatura Katalan Garaikidearen eta Literaturaren Teoriaren irakasle da Gironako Unibertsitatean. Literaturan doktorea da Paris-Sorbonne Unibertsitatetik (Paris IV), eta École des Hautes Études en Sciences Sociales-eko (Paris) eta Kaliforniako Stanford University-ko irakasle gonbidatua izan da. Josep Plaren obrari buruzko hainbat ikerketaren egilea da, hala nola, ‘Josep Pla, ficció autobiogràfica i veritat literària' (1997) saiakerarena, eta edizio hauena: ‘Cartes a Pere' (1996), ‘Josep Pla, la diabòlica mania d'escriure' (1997) eta ‘Josep Pla. Dietaris 1918-1919' (2004). Horrez gain, Joan Fuster Saiakera Saria irabazi zuen ‘Simenon i la connexió catalana' (2007) lanarekin, eta La Vanguardiren ‘Cultura/s' gehigarrian eta ‘El Temps' aldizkarian kolaboratzen du.

http://www.udg.edu/tabid/8664/ID/52214/language/es-ES/default.aspx

Joan Ramón Resina

Irudia

Stanford-eko Unibertsitatea

(Bartzelona, 1956). Iberiar eta Latinoamerikar Kulturen irakaslea eta Literatura Konparatu irakaslea da Stanford-eko Unibertsitatean (California, AEB). Europar literatura eta kultura modernoetan espezializatutako ikerlaria da, batez ere literatura iberiarretan, eta bereziki kultura katalanean. Observatorio catalán-aren zuzendaria da, eta baita Stanford-eko Iberiar Ikasketen zuzendaria ere. Irakaskuntzan aritu da Cornell-eko Unibertsitatean, New Yorkeko Stony Brook Estatu-Unibertsitatean eta Northwestern Unibertsitatean, eta, besteren artean, Alexander von Humboldt eta Fullbright Fellowship sariak jaso ditu.

Bere ikerketa lerroen artean, memoria historikoari eskainia narbamendu daiteke; hain zuzen ere, ‘Disremembering the dictatorship: the politics of memory in the Spanish transition to democracy' (Amsterdam-Atlanta, Rodopi, 2000) eta ‘Casa encantada: lugares de memoria en la España constitucional, 1978-2004', Ulrich Winter-ekin batera argitaratua (Madrid-Frankfurt am Main, Iberoamericana-Vervuert, 2005) testuinguru iberiarrean memoria historikoari eskainitako ikerketen mugarriak dira. Resina maisuaren beste ikerketa lerro nagusietako bat ikasketa iberiarrak dira; horiei buruzkoa da, hain juxtu ere, ‘Del Hispanismo a los Estudios Ibéricos. Una propuesta federativa para el ámbito cultural' (Madril, Biblioteca Nueva, 2009), zeinetan justifikatzen duen nola ordezkatu dituen Ikasketa Iberiarren disziplinak lehenagoko Ikasketa Hispanikoak.

Bere azken argitalpenen artean ‘Barcelona's Vocation of Modernity: Rise and Decline of an Urban Image' (Stanford UP, 2008) azpimarratu daiteke, non Bartzelonaren irudi modernoaren bilakabidea zantzutzen duen, gai sozial eta historikoak lantzen dituzten testu garrantzitsuak aztertuz. Literaturaren eta modernitatearen arteko lotura askaezina dagoela onartuz, Resinak marko literario bat ezartzen du Bartzelonaren modernitate irudiaren bilakabidearentzat, 1980ko hamarkadan zehar eta gaur egun arte. Horrez gain, ikerketa anitz argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan (PMLA, MLN, New Literary History, Modern Language Quarterly, e.a.), eta baita artikulu eta liburu-kapitulu asko ere, bereziki iberiar alorreko (katalana, euskara, galegoa) literatura, zine eta kultura garaikideari buruz.

http://www.stanford.edu/dept/DLCL/cgi-bin/web/people/joan-ramon-resina

Dolores Vilavedra

Irudia

Conpostelako Santiago Unibertsitatea

(Vigo, 1963) Hispaniar Filologian lizentziatu zen, Sciences du Langage IAT du École des Hautes Études-etik (CNRS, Paris), eta Galiziar Filologian doktorea da (‘Análisis de la polifonía en la novela gallega. Variabilidad diacrónica de los emisores textuales' tesiarekin). 1996az geroztik galiziar literaturaren irakaslea da Santiago de Compostelako Unibertsitatean, eta literatur kritikan aritzen da, bai dibulgaziozko argitalpenetan, baita espezializatuetan ere. Grial kultur aldizkariaren erredakzio-kontseiluko kidea da, eta, 2003az geroztik, literatur ikasketa galiziarren urtekaria zuzentzen du. 2006 arte, eta hamar urte baino gehiagoz, literatur kritikari eskainitako espazio bat izan du Radio Galega-ko ‘Diario cultural' programaren baitan. Egun, El País egunkariaren galiziar edizioak duen gehigarrian (‘Luces') kolaboratzen du.

Ikerlari gisa, bere arlo nagusien artean garaiko narratiba eta antzerki galiziarra daude. Ikuspegi historiko-literarioa duten bere argitalpenen artean honakoak nabarmendu daitezke: ‘Historia da literatura galega' (Vigo, Galaxia, 1999), ‘Sobre narrativa galega contemporánea' (Vigo, Galaxia, 2000), ‘Un abrente teatral. As Mostras e o Concurso de Teatro de Ribadavia' (Vigo, Galaxia, 2002) eta ‘A narrativa galega na fin de século' (Vigo, Galaxia, 2010). Aipatzekoak dira, era berean, bi gutun-liburuon edizioak: ‘Cartas a o meu amigo. Epistolario Mindoniense de Álvaro Cunqueiro a Francisco Fernández del Riego' (Vigo, Galaxia, 2003) eta ‘Epistolario de Ricardo Carballo Calero a Fernández del Riego' (Vigo, Galaxia, 2006).

Hamarkada batez galiziar literatur hiztegia ondu zuen lantaldea zuzendu zuen (lau liburukitan argitaratu zuten hiztegia, 1995 eta 2004 artean). Gainera, itzulpengintzan ere aritu izan da, batez ere Manuel Rivas, António Lobo Antunes, eta beste egile galego zein portugaldar zenbaiten obrekin. Era berean, Roberto Cossa, Philipp Minyana, Jean-Luc Lagarce eta Bernard-Marie Koltès egileen antzerki obrak itzuli ditu. Azkenik, hainbat artikulu zientifiko idatzi ditu galiziar antzerkigintzari buruz.

Ulrich Winter

Irudia

Philipps-Marburgeko Unibertsitatea

Hizkuntza Erromanikoen eta Literatura frantses eta espainiarren irakaslea da Marburg-eko Philipps Unibertsitatean (Alemania). Erantzukizun karguak izan ditu instituzio zenbaiten sortzaile eta zuzendari gisa; bereziki: Filologia Erromaniko Institutuan, Humanitate eta Giza Zientzien Zentroan (GSW) eta Marburg-eko Philipps Unibertsitateko Ikerkuntzaren Akademian (MARA). Era berean, Ikuskatzaile aritu da ikerkuntza babesten duten instituzioentzat (Alexander-von-Humboldt Foundation, Volkswagen, eta DFG Alemaniako Fundazio Akademiko Nazionala) eta Kontsultarako Batzordearen (ACQUIN) kide izan da Erromanisten Akreditazioarentzat. Irakaskuntzan egindako lanaren errekonozimendu gisa hainbat sari jaso ditu, tartean, Bavierako Estatu-Ministeritzak emandako Zientzia, Ikerketa eta Arteen irakaskuntzarako saria (2000).

Bere ikerketa lerroen artean nabarmendu daitekeen bat Aro Modernoko literatura frantsesari eskainia da, zeina jendarte esperientziaren eta imaginarioaren arteko bidegurutzean gorpuzten den. Ikerketa arduratzen da literatur komunikazio alternatiboetan gertatzen den subjektibitatearen negoziazioaz (esaterako, moralismoa, mistizismoa, antropologia erretorikoa edo iruditeria) eta etika eta antropologiarenaz (gizarteko elkarreragina, laguntasuna, autoerreferentzialtasuna vs. etika dialogikoa). Beste ikerketa lerro bat gaztelaniaz ekoitzitako jarduera kulturalei dagokiena da, Trantsizioaren garaian hasi eta gaur arte. Bere interesgune nagusia hauxe da: kultura espainiarrean (literatura, zinea, komunikabideak, intelektualak, politika) egon den tentsioa frankismo osteko modernizazioaren eta ezaugarri postmodernoen artean, autodeskubrimendu demokratikoaren eta globalizazioaren artean. Alor horretan, Espainiako azken 30 urteotako diskurtso eta habitus kultural, intelektual eta politikoen ezaugarriak ikertzen ditu eta, baita, horiek guztiek Europako gizarte postmodernoekin komunean dituzten sintomak ere. Bigarren ikergune honi dagokionez, Winter maisuak hainbat argitalpen koordinatu eta editatu ditu; horien artean aipagarriak dira ‘Dossier: Posdictadura / posmodernismo. La renegociación de identidades colectivas en la España democrática: entre memoria histórica, cultura popular y cultura política' (2004) eta ‘Lugares de memoria de la Guerra Civil y el franquismo: representaciones literarias y visuales' (Frankfurt am Main-Madrid, Iberoamericana, 2006). Horrez gain, Joan Ramon Resinarekin batera argitaratu du ‘Casa encantada: Lugares de memoria en la España constitucional (1978-2004)' (2005). Era berean, aldizkari zientifikoetan eta liburuen kapitulu gisa argitaratu diren espainiar kulturari buruzko hainbat eta hainbat artikuluren egilea da.

http://www.uni-marburg.de/fb10/romanistik/institut/personal/homepages/winter/forschunguw