PRESENTACION

Aurkezpena

Ongi etorri UPV/EHU-ko Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia Sailaren webgunera. Sail hau webguneko beste ataletan identifikatu ditzakezuen irakasle, bekadun eta administrazio eta zerbitzuen pertsonalaz osatuta dago eta bi jakintza arlo integratzen ditu: Garapenaren Psikologia (non gizakien garapena aztertzen den jaiotzetik heriotzararte) eta Hezkuntzaren Psikologia (non hezkuntza kontestu desberdinetan parte hartzeagatik gizakiengan ematen diren aldaketak aztertzen diren). Gainera, dozentzia ematen dugu Bilboko Hezkuntza Fakultatean (saileko egoitza), Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Donostia), Psikologiako Fakultatean (Donostia), Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Vitoria-Gasteiz) eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean (Vitoria-Gasteiz).

Agur bero bat.