Irakaskuntza

Polimeroen Zientzia eta Teknologia sekzioa Kimikako Lizentziaturako plan zaharreko eta gaur egungo Kimikako Graduko zenbait irakasgaien  irakaskuntzaz arduratu da. Irakasgai hauek Kimika Fisika, Polimeroen Zientzia eta Teknologia eta Materialen Zientzia jakintza arloetakoak dira. Gaur egungo Graduan, Kimika Orokorreko irakasgai bai teoriko bai praktikoak ematen dira.
2014/2015 Ikasturtean "Kimika eta Polimeroak" Graduondoko Master oficial berria martxan jarri da, aurreko "Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak" Masterraren berraztertzea eta eguneratzea. Gobernuko erakunde egokien bikaintasunerantz aipapena duen  Master honek, Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak doktoradutza programara sarbide zuzena  ematen du.
Halaber, Kimika Teorikoko taldeak, bere patzuergoa helburu honetarako "European Chemistry Thematic Network (ECNT)"ek onartu duen Kimika Teoriko eta Modelizazio Konputazionala, Europako Unibertsitate askoren esfortzua den Unibertsitate Masterrean parte hartzen du. Master honek, "Theoretical Chemistry and Computational Modelling" bikaintasunerantz aipamena ere duen Doktoradutza programara  sarbide zuzena ematen du.

Materialen Fisika sekzioa (MFS) Donostiako EHUren Kimika Fakultateko Matematika eta Fisika arloetako ikasgaien irakaskuntzaz arduratzen da.

Horrez gain, sail honek "Master in Nanoscience" graduatu ondoko master ofiziala abiarazi du orain dela gutxi, inguruko ikerkuntza-zentroen lankidetzaz. Era berean, masterrak "Physics of Nanostructures and Advanced Materials" doktoregora zuzenean sartzeko aukera ematen du. Sailak antolatutako doktorego horrek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren "Kalitate Aipamena" jaso du.