Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

¿Qué es el daño cerebral adquirido?, Iratxe Beitiaren hitzaldia

Data: azaroak 29 (astelehena)
Ordua: 15:30etatik 17:00tara
Lekua: Psikologia Fakultateko Areto Nagusian
Hizkuntza: gazteleraz

Datorren astelehean, azaroak 29, 15:30 eta 17:00 bitartean Psikologia Fakultateko Areto Nagusian ‘¿Qué es el Daño Cerebral Adquirido? hitzaldia eskainiko da, Iratxe Beitiak gaztelaniaz gidatua.

Hitzaldi horretan Hartutako Kalte Zerebralari (HKZ) buruz mintzatuko da; zehazki, bere ondorioak kognizioan, emozioetan edo gizarte harremanetan zeintzuk izan daitezken aipatuko da,  eta hizlariak azalduko digu behar horiek  nola kudeatzen dituzten Gipuzkoako Traumatismo Kraneoentzefaliko Elkartean.

Iratxe Beitia Psikologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, masterra ikasi zuen Jokabide Terapian UNEDen baita  Neuropsikologia Klinikoan Universitat Autonoma de Barcelonan . 1998tik Psikologo eta Neuropsikologo egiten du lan Gipuzkoako Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartean, hainbat zeregin haurrera eramaten, bai antolakuntza eta koordinazio eremuan, bai arlo klinikoan. Azken horren baitan, elkarteko erabiltzaileen beharren ebaluazioan, errehabilitazio programen diseinuan, horien inplementazioan eta jarraipenean egiten du lan.

Ikaskuntza eta ezagutza zabaltzearen eremuan , Iratxe Beitia irakasle izan da hainbat kurtso eta gradu-ondokotan eta modu zuzenean egin izan du lan sentsibilizazio jarduera ugaritan.