Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

UPV/EHUko ikasleen IV. Biltzarra: Gure Gradu Amaierako Lanek (GrAL) mundua aldatzeko balio dute

Zure Gradu Amaierako Lanean (GrAL) egin duzun ikerketa lanak ekarpen txiki bat egin diezaioke zure inguruko gizarte, ingurumen eta ekonomia eraldaketari. Ahalegindu zara zeuretik zerbait ematen, gauzak behingoz alda daitezen. Lehen saioa izan da zuk zeuk zerbait emateko, bizi zaren gizarteak eman dizunaren zati bat itzultzeko.

Ezaugarri hauetako GrAL bat defendatu duen edo defendatzekotan den ikasle horietako bat bazara, zientzietatik mundu hobeago baten erakuntzari egin dakiokeen ekarpena interesatzen bazaizu, leku bat duzu UPV/EHUko ikasleen IV. biltzarrean. Aurkeztu zure proposamena irailaren 24a baino lehen, eta aukeratua baldin bada, IV. Biltzarrean aurkeztu ahal izango duzu, urriaren 21ean UPV/EHUko Campusetan, eta sari bat jasotzeko aukera ere izango duzu. Gainera, edizio honetan COVID-19 osteko egoerari ekarpenik garrantzitsuena eginten duen GrAL-ek sari berezi bat jasoko du.

Izena ematea

Web helbidea: Informazio gehiago