Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Alaitz Aizpurua, Malen Migueles eta Ainara Aranberri gure lankideek Covid-19aren pandemia garaian baikortasun efektuaren inguruko ikerketa bat argitaratu berri dute.

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/23

Irudia

Konfinamendu betean egindako ikerketa honetan COVID-19ren ondorioekin lotutako etorkizuneko pentsamenduak landu ziren eta gure adinekoen erresilientzia eta indarra behatu ziren. Parte hartzaile gazteek, adin ertainekoek eta zaharrek beren adostasun maila baloratu zuten, bai esaldi positiboekin (adibidez, pandemia honek pertsona hobeak egingo gaitu) eta baita negatiboekin ere (adibidez, birus honek mutatu egingo du eta ezin izango dugu harekin batera). Ondoren, baieztapen horiek gogoratu behar izan zituzten. Azpimagarria da pandemiak eragindako egoera latzetan ere, adinekoek positibotasuna erakusten dutela, gazteek baino eduki positibo gehiago gogoratuz; gainera, esaldi negatiboak eraldatu zituzten, neutroagoak edo positiboagoak izateko. Adin ertaineko pertsonek adinekoen antzera, positibotasuna ere erakutsi zuten. Beraz, ikerketa honek ezbeharretara egokitzeko, erregulazio emozionala lortzeko eta ongizate-sentsazioa hobetzeko ahalegina erakusten du, bereziki zahartzen goazen heinean.