Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

UPV/EHUk truke-hitzarmena sinatu du Nepaleko Mid-Western University unibertsitatearekin, Psikologia Fakultatearen bidez ezarriko dena

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/16

Nanda Bahadur Singh jaunak, Nepaleko Mid-Western University-ko errektoreordeak eta Eva Ferreira García andreak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektoreak, truke-hitzarmen bat sinatu dute, bi herrialdeen arteko lotura kultural, zientifiko, instituzional eta akademikoak estutzeko.

Bi unibersitateen helburua da Graduko eta Graduondoko ikasleak eta irakasleak trukatzeko elkarrekiko programa bat ezartzea, bi aldeak akademikoki eta kulturalki aberasteko; izan ere, bi erakundeetako langileen artean esperientzia eta ezagutza zientifikoak trukatzea oso interesgarria da aurrera egiteko eta gizarteari zerbitzua emateko.

Hitzarmena Luixa Reizabal, Ainize Sarrionandia eta Ana Novoa gure Fakultateko irakasleak Nepal parbati Kumari Upadhyayko Mid-Western Universityko Hezkuntza Fakultateko irakaslearekin egiten ari diren lankidetzaren emaitza da.

Hitzarmena aurtengo uztailaren 7an jarri zen indarrean, eta 2022/2023 ikasturtetik aurrera hasi ahal izango da trukea; 4 urteko indarraldia izango du, eta bi alderdiek hala adostuz gero, epe berdinetan berrituko da.