Defendutako tesiak - 2022

Sariak eta lehiaketak

Sariak eta lehiaketak

Ondoren interesgarriak izan daitezkeen hainbat sari eta lehiaketetarako deialdiak aurkituko dituzu.

Deialdiak

Lehiaketa

UPV/EHUko GRAL ETA MAL LANENTZAKO JANSSEN GELAKO SARIEN 2. EDIZIOA

Deialdi honen helburua Janssen Gelako intereseko arloekin zerikusia duten eta 2022-23 ikasturtean aurkeztu, defendatu eta ebaluatu diren UPV/EHUko ikasleen GRAL eta MAL lan onenak aitortzea, ikusaraztea eta saritzea da.
 
Bi sari banatuko dira:

  • GRAL onenaren saria, 1.500 eurokoa
  • MAL onenaren saria, 2.000 eurokoa.

INTERESEKO ARLOAK HAUEK DIRA:

  • Osasun baliabideen administrazioa eta kudeaketa.
  • Pazienteen parte-hartze aktiboa osasunarekin lotutako prozesuetan.
  • Digitalizazioa eta adimen artifizialaren aplikazioa osasun-laguntza eta ikerketa-prozesuetan.
  • Doitasun medikuntza txertatzea erabaki klinikoetan.
  • Osasun-emaitzak hobetzeko irtenbide berritzaileak garatzea.
  • Droga eta sendagaien erabilera arrazional eta eraginkorra sustatzea.
  • Balioan eta berrikuntzara bideratutako baliabide farmakoterapeutikoen kudeaketa.
  • Osasuneko profesionalen etengabeko prestakuntza arreta ereduetan, aurreko puntuetan azaldutako printzipioetan oinarrituta.
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaituko da.

Izena ematea

Web helbidea: Deialdiaren oinarriak
Lehentasuna: 0.0