ANALISIRAKO ZERBITZU ZENTRALA BIZKAIKO UNITATEA

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta enpresetako nahiz zentro teknologikoetako ikerketa taldeen artean geroz eta gehiago erabiltzen dira teknika analitikoak. Horren eraginez, xehetasuna, zehaztatuna, sentsibilitatea eta antzeko eskakizunak ere maiz jasotzen dira. Industria, zerbitzu eta erankude publikoetako hainbat sektorek helburu eta xede guztiz bestelakoak dituzten zehaztapen analitikoak ISO kalitate araudipean egitearen beharra azpimarratzen dute. Horren harira, zenbait enpresak eta erakundek inbertsio handiak egin dituzte, bai tresnak erosteko bai beharrezkoak diren analisi kimikoak azpikontratatzeko.

Unibertsitateari dagokionez, hainbat jakintza arlotan diharduten ikerketa-talde askok eskatzen dute teknika analitikoak erabiltzeko aukera izatea. Zerbitzu Orokor bat izateak nabarmen errazten du eskura dauden teknika analitikoen erabilera eta kudeaketa. Zerbitzu Orokor hau ikerketa-jarduera babesteko sortu zen eta Unibertsitatearen, erakunde publikoen eta enpresen zerbitzura dago. Bere azpiegiturak ikerketa arloan eta garapen teknologikoaren esparruan sortutako arazo ugariei erantzuten die. Nabarmendu behar dugu, halaber, Analisi Zerbitzu Nagusi honek gaur egun ditugun azpiegiturak hobetzen dituela, eta, horri esker, baliabideei errentagarritasun handiagoa ateratzen zaiela. Beraz, Euskal Herriko Unibertsitateak kontzeptu horren barruan dituen gastuak ere murriztu egiten dira.