ANALISIRAKO ZERBITZU ZENTRALA BIZKAIKO UNITATEA

Tresnak

Oinarrizko Analizatzailea: Euro EA Elemental Analyzer (CHNS) EuroVector etxekoa

Teknika honek lagin batek duen karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa eta sufrea adierazten digu. Analisirako metodoa laginaren berehalako eta erabateko oxidazioan oinarritzen da eta horretarako errekuntza egiten da oxigenoarekin 1020°C ingurura. Errekuntzako produktuak gas eramailearen bidez garraiatzen dira, zutabe kromatografiko bateraino eta bertan bereizketa egiten da. Eroankortasun termikoko detektagailu batek elementu bakoitzerako seinale bat igortzen du. Gero, seinale hori edukiaren ehunekoan adierazten da.

  • Aplikazioak:lagin organikoak eta ez-organikoak analizatu daitezke. Askotariko laginak aztertzen dira, hala nola polimeroak, sendagaiak, elikagaiak, nekazaritzako produktuak, erregaiak, hondarrak...
  • Laginen ezaugarriak:laginek ( solidoak edo likido lirdingatsu eta ez-lurrunkorrak) homogeneoak izan behar dute, solidoak badira erabat ihiztatuak eta disolbatzailerik gabe
  • Laginek ez dute merkuriorik eduki behar
  • Laginaren gehieneko kantitatea:10 mg

Xurgatze atomikoko Perkin Elmer Aanalyst 800 espektrofotometroa

Ekipo honi esker, elementu ez-organiko maioritarioak eta minoritarioak detekta daitezke, modu sekuentzialean automatizatutako elementu anitzeko azterketa eginda ordenagailu bidez kontrolatutako xurgatze atomikoko sistema bat erabiliz. Bere kontrol softwareari esker (Winlab32), askotariko lan baldintzetara egokitzen da, eta gar bidezko atomizazio gailuak eta labe elektrotermikoa automatikoki truka dakizkioke. Horrez gain, ekipoak beste osagarri batzuk ere baditu, esate baterako: garrerako nahiz grafito eta hidruroetarako injekzio sistema automatikoak, eta kuartzo ganberarako kanpo labe gehigarria, hidruroak sortzeko moduan.

Ekipoak eraginkortasun handiko pizgailu bat du (Total Flow) gar modurako, eta baita luzetara berotutako labe elektrotermiko bat ere, luzetarako Zeeman efektu bidez hondoa zuzentzeko gailuduna, grafito ganbera bidezko analisiak egiteko. Kuartzo ganbera elementu hegazkorrak (As, Hg, Se, etab.) zehazteko da, hidruroak sortzeko sistemara (FIAAS400) akoplatutako fluxu bidez aztertzeko sistema bat erabilita. Ekipo honen bidez, elementu ez-organiko ugari zehatz daitezke askotariko kontzentrazio tarte batean (0,1-50 mg-L-1) gar modurako eta 0,1 – 100 mg-L-1 tartean grafito ganberako eta hidruroak sortzeko modurako.

Emisio atomikoko espektrometroa, Horiba Yobin Yvon Activa induktiboki akoplatutako plasmaduna (ICP-AES)

Emisio atomikoko espektrometro honek (ICP-AES) beirazko eta tefloizko lainoztapen sistema bat du. Horri esker, HF erabiliz digestio azidotik ateratako laginak zehatz daitezke. Ekipo honek hidruroak sortzeko sistema bat akoplatzeko aukera ere ematen du, eta, beraz, horri esker, zenbait elementu (As, Hg, Sb, etab.) oso kontzentrazio maila txikietan (ppb) antzeman daitezke.

Ekipoa Activa Analyst 5.4 softwarea duen ordenagailu baten bidez kontrolatzen da; honek une oro ekipoarekin elkarlanean aritzeko aukera ematen du.

Elementu anitzeko azterketa sekuentziala egitea ahalbidetzen du, baita askotariko eskakizun analitikori aurre egitea ere, teknika honen bereizgarri den tarte lineal zabala dela eta. Hala, elementu maioritarioak eta minoritarioak aztertzea errazten du.

Agilent Technologies 7250 Gas Kromatografo masen espektroskoiara akoplatua, hegaldi denbora (TOF) aztertxeko gailuduna

Hegaldi denborako GC /MS kuadrupolo sistemak espektro osorako emaitzak eskaintzen ditu. Gainera, bereizmen handia eta masa zehatza ematen ditu konpostu lurrunkorrak identifikatzeko, perfilatzeko eta detekzioa egiteko. Sistemak elektron ionizazioaren bidez PCI / NCI moduan lan egiten du.

 

Gas kromatografoa (Agilent, HP 6890), masa espektrometrora (Agilent, HP5973) akoplatua, COMBI PAL (CTC Analytics, PAL system) injektoreduna

Ekipoa inpaktu elektronikoko (EI) masa espektrometro batera akoplatutako gas kromatografo batek osatzen du. Konposatu organiko erdihegazkorrak dituzten laginak (< 1.000 Dalton) kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertzeko egokia da. Sistema osoa huts altuan mantentzen da, kanpo eta barne ponpa barreiatzaile eta mekanikoen sistema bati esker.

Laginak injektatzeko, ekipoak COMBI PAL sistema bat du, lagin likidoak goialdean (Headspace) injektatzeko, edo mikroerauzketako zuntzak fase solidoan (SPME) injektatzeko.

Sistema honen aplikaziorik ohikoenak honako hauek dira:

  1. Konposatu hegazkorrak eta erdihegazkorrak era guztietako laginetan (solidoak, likidoak edo gaseosoak) identifikatzea, espektroen liburutegiarekin konparatuta.
  2. Konposatu organikoak (pestizidak, hidrokarburoak, PCBak, ftalatoak, azido organiko hegazkorrak) era guztietako laginetan (ingurumenezkoak, elikagaienak, botikagintzakoak, etab.) kuantifikatzea.

Waters kromatografo likidoa (2685 XE modeloa)-Quatro Micro masa espektrometria

Ekipo honek ondorengoak ditu: bereizmen handiko likido kromatografo bat, eluienteak eta laginak kudeatzeko eta kontrolatzeko; fotodiodoen detektagailu bat; eta tandem moduko masa analizagailu bat, laupolo hirukoitzekoa eta Z-spray diseinuko ESI eta APcl interfaseduna. Aldi berean ioi positiboekin eta negatiboekin lan egiteko aukera ematen du, baita zenbait ekortze modu ezberdinekin ere (Full San, SIR, MRM, ioi aitzindariak, produktu ioiak, galera neutroak, etab.), 2 eta 2.000 u arteko masa tarte batean.

Capilar Agilent elektroforesi ekipoa

Elektroforesi kapilarreko sistema honek uhin luzera finkoko detektagailu fotometriko bat du. Iragazki bidez alda daiteke eta 185 eta 254 nm-ra detektatzeko aukera ematen du. Ondorengoak ditu: laginetarako eta elektrolitorako 20 posizioko karrusel bat, injekzio hidrostatikoa, injekzioko eta analisiko denbora programagarria, 0-30 kV arteko bereizte tentsioa, elikatze positiboko eta negatiboko iturriak, eta isomigrazioko teknika. PC ordenagailu pertsonal batera akoplatuta dago, eta Chemstation (Agilent) softwareak kontrolatzen du.

Askotariko elektroforesi teknikak erabiltzea ahalbidetzen du, besteak beste: eremuko elektroforesi kapilarra, kromatografia elektrozinetiko kapilarra, kargatutako  molekuletara ez beste molekula batzuetara aplikatzeko aukerak zabalduz. Bere injekzio bolumen txikiari (pL) eta bereizteko gaitasun handiari esker, elektroforesi teknikak oso erabilgarriak dira hainbat arlotan.

FreeZone Plus 12 Liter liofilizagailua

Izozketa bidez aurrez solidifikatutako soluzioak, elementu esekiak, nahiz animalien edo landareen ehunak lehortzeko teknika, 24 ordutan 6 litro ur inguru ken dezakeena. Liofilizazio arrapalak programatzea eta ordenagailu bidez liofilizazio prozesua monitorizatzea ahalbidetzen du. Horrez gain, liofilizazio pitak ditu, baita liofilizaziorako hiru erretilu ere ganberaren barruan.

Waters likido kromatografo ultraazkarra (Acquity UPLC modeloa)-Waters QTOF masa espektrometria (SYNAPTTM G2 HDMSTM modeloa)

Ekipo honek likido kromatografo ultraazkar bat (UPLC) du, fotodiodoen detektagailu batera (DAD) eta masa zehatzeko eta bereizmen handiko tandem moduko masa espektrometro batera (QTOF) akoplatuta, ESI, ESCI, APcl eta MALDI ionizazio iturriekin. 40.000 fwhm-ko bereizmen handia, 1 ppm inguruko masa-zehaztasuna, eskaneatzeko sentikortasun eta abiadura handia, eta triwave laukitxoari esker (MS, MSE, MS2, MS3) eskaneatzeko hainbat modu eskaintzen ditu.

Honako software hauek ere baditu:

  • MassLynx V4.1: tresnaren kontrola eta prozesamendua
  • Metabolynx: esleipen metaboliko automatikoa
  • Markerlynx: azterketa metabonomikoa (mokoa detektatzea, mokoa integratzea, mokoa lerrokatzea, eta analisi estatistikoa)
  • Massfragment: azalpen estruktural adimenduna
  • Chromalynx: kromatograma konplexuen prozesamendu automatikoa, beharbada ondo amaituta ez dauden osagai askoz egina
  • MALDI imaging: ehunen irudiak lortzea

Ekipo hau ohiko espektrometriaren ahalmenen mugetan lanean ari diren eta beren laginak bai kualitatiboki bai kuantitatiboki sakon eta azkar bereizi eta zehaztu behar dituzten ikertzaileentzat da.

Aplikazio sektoreak: elikagaien segurtasuna, arlo klinikoa, metabolitoen identifikazioa, metabonomika, metodoen garapena, eta konposatu organikoen azalpen estrukturala.

Induktiboki akoplatutako plasma espektrometroa, masa detektagailuduna (Agilent, 7700)

Induktiboki akoplatutako plasma bidezko masa espektrometria (ICPMS) oso sentikorra da eta kontzentrazio txikietan (nanogramoak litroko, edo zati bat triloiko, ppt) argoiarena baino ionizazio ahalmen txikiagoa duten taula periodikoko ia elementu guztiak zehatz ditzake. Ioiak sortzeko metodo bat (induktiboki akoplatutako plasma) eta ioiak bereizteko eta detektatzeko metodo bat (masa espektrometroa) akoplatzean datza.

Lagina, likido eran, ponpa peristaltiko baten bidez lainoztapen sistemara garraiatzen da, eta, bertan, aerosol bihurtzen da, argoi gasaren ekintzaren bidez. Aerosol hori ionizazio eremura eramaten da. Eremu hori argoi gas fluxu bat frekuentzia handiko korronte batek induzitutako eremu magnetiko oszilatzaile baten pean jartzean sortzen den plasma bat da. Ioiak lau poloko iragazkiaren barrura igarotzen dira, handituz doan hutseko interfaze baten bidez, eta, bertan, bereizi egiten dira, beren karga/masa erlazioaren arabera. Sintonizatutako masa bakoitza detektagailura iristen da eta, bertan, laginean duen ugaritasuna ebaluatzen da.

Aplikazio eremuak:

  • Ingurumena

Edateko uren kalitatea, hondakin toxikoen karakterizazioa, uren kutsadura, kutsadura atmosferikoaren kontrola, lurzoruen karakterizazioa, kutsatzaileen espeziazioa.

  • Energia

Erregai solido eta likidoen analisia, errekuntza produktuen oinarrizko analisia, pobretze/txirotze isotopikoaren kontrola, erregai nuklearretako ezpurutasunen kontrola.

  • Kimika

Lehengaien karakterizazioa, amaitutako produktuen kalitate kontrola, kimika fina, balio erantsi handiko produktuen purutasuna.

  • Geologia

Neurketa kuantitatiboak eta erdikuantitatiboak, lantanidoen eta aktinidoen analisia, azaleko banaketa mapak, erlazio isotopikoak, arroka, mineral eta sedimentuen karakterizazioa.

  • Elektronika

Material erdieroaleen purutasuna, zeramiketako akatsak, supereroaleetako dopatzaileak, erreaktiboetako aztarnak eta ultraaztarnak, dopaketarako materialen kalitate kontrola, Pb, Cd, Cr eta Hg-rako RoHS/WEEE.

  • Biomedikuntza

Trazadore isotopikoekin egindako azterketak, espeziazio bioezorganikoa, ehunetako eta fluido biologikoetako aztarnak eta ultraaztarnak.

  • Artea eta arkeometria

Zehaztapen isotopikoen bidezko karakterizazioa, pigmentuen, oinarrien eta lehengaien analisi ez-organikoa, brontzeen, metalen eta aleazioen analisia, zeramiken karakterizazioa ultraaztarnak aztertuta, artelanen autentifikazioa.

  • Elikagaien zientzia eta teknologia

Lehengaien kontrola, kutsadura eta toxikotasunaren kontrola, ontzietatiko oinarrizko migrazioa, manufakturatutako produktuen kalitate kontrola.

Erlazio isotopikoetako (IRMS), (SECOM 20-22) masen espektrometroa, elementuen analizatzaile (EA) bati egokitua

Gehien erabilitako isotopo egonkorrak elementu arinenak dira (hidrogenoa, karbonoa, nitrogenoa eta oxigenoa), eta elementu horiek dira, hain juxtu, naturan ugarienak. Bereizten dira beren erlazio isotopikoetan (isotopo astuna eta arinaren arteko ugaritasun-ratioa) aldaketa natural gehien jasaten dituzten elementuak direlako; izan ere, zatiketa isotopiko gehien jasaten dituzte, prozesu fisiko-kimikoen multzo handi baten eraginpean. Askotan, erlazio horien zehaztapenak dimentsio kimikoan bereizi ezin diren materialak edo konposatuak bereizteko aukera ematen digu.

Laborategian, lagin ohikoenen tipologia eta beren aplikazio nagusiak eremu hauetan laburbildu daitezke:

  • BIOLOGIA ETA EKOLOGIA15N eta 13C animalien eta landareen ehunetan. Sare trofikoen zehaztapena.
  • AGROBIOLOGIA: 15N eta 13C lurzoru, landare, lixibiatu eta gasetan. Ongarrien eraginkortasuna. Nitrogenoaren metabolismoa. Ureztapen ongarriduna. Estres hidrikoa, ongarritzea eta kimatze-tratamenduak. Hautaketa genetikoa, eta laborantzen eta baso-espezien hobekuntza.
  • ALBAITARITZA ETA ANIMALIA-EKOIZPENA: 15N pentsu, erauzkin erruminal, animalia-ehunetan, etab. (azterketa metabolikoak, pentsuak hobetzea, etab). D % animalien jariakorretan (gorputzeko ur-edukiaren zehaztap.).
  • HIDROLOGIA: D, 18O, 15N  eta 13C uretan eta disolbatutako espezietan. Akuiferoak betetzeko lekuak eta tasak identifikatzea, emari sakonak, eurien ezaugarriak zehaztea, gatzen jatorria, iturri kutsatzaileak, etab.
  • PALEOKLIMATOLOGIA: 13C eta 18O espeleotemata, trabertino eta itsasoko eta lurreko oskoletan (paleoinguruneko eta klimako aldaketen azterketak).
  • ARKEOLOGIA: 13C animalia eta giza hezurren kolagenoan (paleodieten eta migrazioen azterketa). 13C eta 18O-ko konposizioa itsasoko oskoletan eta hezur fosilduetan.
  • INGURUMEN-ZIENTZIAK: 13C eta 15N-ko azterketa isotopikoak petrolioan eta bere deribatuetan, eta CO2 atmosferikoan (ezaugarriak zehaztea, iturri kutsatzaileak identifikatzea). D, 13C, 15N eta 18O ur-kutsatzaileetan (iturri-kutsatzaileak identifikatzea).
  • ELIKAGAIEN IRUZURRAK HAUTEMATEA: Produktuaren ezaugarriak zehaztea eta konposizio isotopiko naturalekin alderatzea (zukuei gehitutako ura edo azukrea). 13C eztietan (zatiketa osoa eta proteikoa, egon daitezkeen azukre exogenoak identifikatzeko ).
  • ANALISI FORENTSEAK: Gehiegikeriako drogen (kokaina) jatorri natural edo sintetikoa hautematea, kirolariei emandako sustantzia dopatzaileak identifikatzea (testosterona exogenoa), lehergailuen jatorria (fabrika) zehaztea, etab.

 

Bereizmen handiko masen espektrometria, laserren bidezko ionizazioa duela (MALDI-LTQ-Orbitrap)

Ekipo honek (MALDI Desorción Laser Asistida por Matriz) iturburu bat dauka, (LTQ XL) / Orbitrap tranpa ionikoko tandem masa-espektrometro bati akoplatuta. Bereizmen handiko erresoluzioa, 50.000 FWHM baino gehiago, emateko diseinatua dago,  1-2ppm inguruko masa zehaztasuna, sentsibilitate eta eskaneatzeko abiadura altuak eta ekortze moduen araberako MS, MS/MS eta MSN aldakortasuna. Honetaz gain, MALDI-Imaging-aren aukera dauka, zein Thermo Scientific Quest Software-arekin batera,  espektro-ehun osoari irudia lortzea ahalbidetzen du, metabolitoen distribuzioa ehunean zehar arin zehaztuz (lipidoak) laginen homogenizazio eta erauzketa estandar-eko tratamenduekin alderatuz.
Ekipo hau, ohiko espektrometriaren gaitasunen mugetan, gaixotasunen diagnostikoa egiteko, ehun biologikoen perfil metabolikoa (lipidikoa) definitzen jarduten diren ikertzaileentzat diseinatua dago. Aplikazio-eremuak: metabonomika, klinikoa, metabolitoen (lipidoen) eluzidazio estrukturala.

 

HTX TM-SprayerTM

Interesgarriak diren analitoen kuantifikazio erlatiboarentzako eta erresoluzio altuko MALDI-MS Imaging aplikazioentzako beharrezkoa den matrizearen deposizio uniformea ahalbidetzen duen espraiazio sistema automatizatu bat da.

 

Gasen kromatografoa (Agilent 7890A), Triple Quad masen espektrometroari akoplatua (Agilent 7000), lagingailuarekin (Agilent 7693)

Ekipoa gasen kromatografo bat da, lau poloko hiru multzo dituen inpaktu elektronikoko masen espektrometro bati akoplatua, konposatu organiko erdilurrunkorren nahasketarekin laginen analisi kuantitatibo eta kualitatiboa egiteko aproposa (<1000 Dalton). Sistema osoa huts altuan mantentzen da kanpoko eta barneko ponpa hedatzaile eta mekanikoen sistema bati esker.

Lagina injektatzeko, ekipoak laginketa eta prestaketa sistema bat du, eta "in situ" laginak deribatizatzeko eta tratatzeko prozesuak ahalbidetzen ditu.

Sistema hau honako helburu hauekin erabili ohi da:

  • Konposatu lurrunkorren eta erdilurrunkorren nahasketa konplexuak identifikatzea era guztietako laginetan (solidoak, likidoak edo gaseosoak), espektro liburutegiarekin alderatzeari esker.
  • Konposatu organikoak kuantifikatzea (pestizidak, hidrokarburoak, PCBak, ftalatoak, azido organiko lurrunkorrak) era guztietako laginetan (ingurumenekoak, elikagaienak, botikenak, etab.).

Jasco Analítica-ko UV-vis-NIR Espektofotometroa

Erreflektantzia lausoa hautsean materialeen karakterizaziorako eta metalen koordinazio egoeren determinaziorako, GAP saltoaren bidez. Soluzioen UV-vis analisiak. Absortzio espektroen neurriak, lagien solidoetan, hala nola, filmetan, filtroetan, beiran, planoetan, etab. Neurketak, lagin kantitate gutxi duten sistema biologikoetan. 6/8 kubeten termostatizazioa eta erreakzio biokimikoen zinetikak. Analisi zinetiko aurreratuak, ADN fusioari aplikatuta eta azido nukleikoen kuantifikazioa. Lagin estandarrak sartzen diren konpartimenduan sartu ezin diren lagin likidoen zein solidoen neurketak, Fibra optikoaren bidez. Analisi kuantitatiboa, kolore diagnostikoa, ultramore babes faktorea, eguzki argiaren eta ikuskorraren kalkuloa eta neurketa, eguzki argiaren erreflaktantziaren determinazioa eta bestelako analisiak azaleratan eta beiratan.s.

UV-vis-NIR Cary 5000 espektrofotometroa (Agilent)

Cary 5000 espektrofotometroak PbSmart teknologia eta UV-Vis-NIR Cary instrumentu guztien diseinu optiko eta errendimendu bikainak uztartzen ditu. Erreflektantzia lausoko osagarri bat dugunez ere, neurketak egin ditzakegu hauts solidoetan, UV-vis-NIR (200-2500 nm) gailuan. Ondokoak dira aplikazio arruntenak: materialak karakterizatzea (kristalak, katalizatzaileak), metaleen koordinazio egoera zehaztea GAP jauziaren neurketaren bidez, bai eta soluzioen UV-vis analisiak, urean disolbatzen diren konposatuen erreakzio zinetikak, anioi eta katioien neurketak uretan eta materialen karakterizazio neurketak (plastikoak, beirak, ispiluak, etab.) UV-vis-NIR gailuan.