Info_Materiales_y_superficies-RayosX_Moleculas_presentacion

X IZPIEN ZERBITZU OROKORRA: MOLEKULA ETA MATERIALEN UNITATEA

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko X Izpien Zerbitzu Orokorrak ikerketa oinarrizkoak eta aplikatuak egiteko laguntzan ematen du, jakintza arlo ugari biltzen dituzten honako zientzia esparru hauetan: Geologia, Kimika, Fisika, Materialen Zientziak, Aereonautika, Farmazia, Biokimika, Arkeologia, Paleontologia, Antropologia, Ingurumen zientziak. Horrez gain, zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, eraikuntzan, meatze-prospekzioan eta ingeniaritza zibilean. Halaber, zerbitzua erabili dezakete Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko ikertzaileek eta EHUkoak ez diren erakunde publiko nahiz pribatuetako ikertzaileek, estatukoak edo nazioartekoak izan.

Molekulak eta Materialak Aztertzeko Unitatea X Izpien Zerbitzuaren barruan dago eta material organikoen eta ez-organikoen egiturak (monokristalak eta lagin polikristalinoak) aztertzeaz arduratzen da, hainbat baldintzatan.

Unitate honek egitura kristalino bat difrakzio datuetan oinarrituta aztertzearen alderdi guztiak biltzen ditu: lagina hautatzea eta muntatzea, aurrez simetria aztertzea, difrakzio datuak jasotzea, egitura identifikatzea eta lortutako emaitzak aztertzea.

Unitateko ekipamenduari esker, material polikristalinoen difrakzio datuak abiapuntutzat hartuta ere azter daitezke egiturak. Teknika honen bidez laginaren fase kristalinoak identifika daitezke, lagina hondatu gabe; horrela, materiala kalterik gabe berreskura daiteke. Askotariko materialen egitura kristalinoa, testurak edo hondar tentsioak, materialaren nekea, etab. zehatz daitezke. Horretarako, difraktogramaren profila aztertzen da, beharrezkoa denetan, Rietvelden metodoa erabiliz. X Izpien Zerbitzua: Molekula eta Materialen Unitateak oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua babesten ditu; zeregin horretan, aholkularitza zientifiko eta teknikoa eskaintzen du eta X izpien difrakzio bidez materialak aztertzeko lanetan azpiegitura aurreratua erabiltzen du.