Ikerketa-lerroak

1. lerroa. Sare adimendunak eta Energia berriztagarria:

Sare adimendunak eta energia berriztagarria ikerketa-lerroaren helburua hau da: haize-sorgailuen eta parke eolikoen modelizazioa eta kontrola aztertzea, haiek banaketa-sarean integratzeko modua ikertzeko, eta egoera normalean nahiz nahasian (zirkuitulaburrak eta irla moduko funtzionamendua) ustiatzeko irtenbide berriak proposatzea.

2. lerroa. Arku elektriko eta plasma bidezko soldatze-prozesuen kontrola:

Arku elektriko eta plasma bidezko soldatze-prozesuen kontrolaren lerroa inguruko enpresekin izandako hainbat elkarrizketaren ondorio izan zen, eta soldatze elektrikoko prozesu horiek sentsorizatzeko eta kontrolatzeko sistema integratua garatzea du helburu.

Sortzen ari den lerroa

Dimentsio handiko ereduak eta simulazioak lortzea, eta Fuzzy teknikak aplikatzea.