Teknologia Mikroelektronikoaren Institutua

 Teknologia Mikroelektronikoaren Institutua (TiM) UPV/EHUko Unibertsitate Institutu Mistoa da eta bertan Arabako Foru Aldundiak eta GAIAk (Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkartea) ere parte hartzen dute. Institutuak garatzen dituen ikerketa lanak eguzki energia fotovoltaikoaren eta teknologia mikroelektronikoaren ingurukoak izaten dira batez ere.