Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikasturteko txangoak Tipi-Taparekin hasiko ditugu

Unamunon ohitura bihurtu den bezala, ikasturteko irteera eta txangoei elkarrekin ekingo diegu, EHUk antolatutako XXI. Tipi-Tapa Osasunez Ibilaldian parte hartuz. Egun berezia izango da oinez ibiltzeko, kirola egiteko eta Ikastetxe Nagusitik kanpo ikasleen artean goiz eder bat partekatzeko.

Ibilaldiak 13 kilometroko ibilbidea izango du Bilbo eta Leioa-Erandioko Campusa artean. EHUkirolak hautazko 0,5 kreditu aitortuko ditu parte hartzeagatik, eta ondoren zerbitzu horri eskatu beharko zaizkio. Horretarako, ibilaldia amaitu eta helmugako kontrola behar bezala erregistratu beharko da.

Informazioa eta izen-ematea:

https://www.ehu.eus/es/web/ehukirola/tipi-tapa

https://www.ehu.eus/es/web/forms/shared/-/form/47151665