Unamuno Ikastetxe Nagusia EHUko zentroa da non, ikasleei ostatua ematen zaio eta bertan bizi direnei kultur eta zientzi prestakuntzak sustatzen ditu eta unibertsitate osora bere jarduna hedatzen du.

 

Honako hauek dira ikastetxe nagusiaren xedeak:

1. Bertako egoiliarrei lojamendu duina eskaintzea berorien hezkuntza integrala erdiesteko giro egokian, askatasun eta erantzukizun izpirituaz eta solidaritatea, ingurumenarekiko errespetua, analisi eta kritika eraikitzailerako gaitasuna sustatuz, justizia eta askatasun balioen barruan.

2. Ikasleei osagarrizko prestakuntza akademikoa ahalbidetzea, bai eta indarreko legeriarekin bat datozen beste ikasketa batzuk ematea ere.

3. Curriculuma hautatu eta lanbidean jarduteko orientazio lanetan laguntzea.

4. Hauen sustapen eta gizarte integrazioan laguntzea eta, hein berean, lan merkaturatzean.

5. UPV/EHUk edo beste erakunde laguntzaile batzuek edo ikastetxe nagusiko ikasleek antola¬tutako ikasketa, kultur eta kirol jarduerak babestu eta sustatzea.

6. UPV/EHUko eta beste unibertsitateetako eta estatu zein atzerriko ikerguneetako kideei aldi baterako egonaldiak egiteko plazak eskaintzea.

7. Unibertsitateko kideei eskaintzea haren instalazioak eta guneak.