Ongi etorria
Ongi etorriko parrillada. Harrerako asteko azken ekintza
Data
2026/09/13
Bigarren asteko harrera-programari amaiera emateko, bigarren urtez jarraian parrillada bat antolatuko da, ikasle berrien arteko bizikidetza sustatzeko eta harreman berriak sortzen jarraitzeko.
Ikastetxe Nagusiaren laguntzarekin, ikasleek eurek antolatuko dute jarduera: elikagaiak eraman eta Bilbon horretarako baimendutako parrilla-guneetako batean prestatuko dituzte.
Ikastetxe Nagusitik kanpo elkarrekin egun atsegin bat partekatzeko eta elkar ezagutzen jarraitzeko aukera izango da, bereziki etxea Bilbotik urrun dutelako asteburuetan Unamunon geratzen diren ikasleentzat.