Unamunotik Leioako Campuserako autobus-zerbitzu propioa hasiko da 🚌
Data
2026/09/07
Ikastetxe Nagusiak Unamuno-Leioa autobus-zerbitzu propioa jarriko du martxan. Zerbitzua eskola-egun guztietan eskainiko da, 8:20an abiatuta, Leioako Campusean jarduera akademikoa egiten duten ikasleen joan-etorriak errazteko.
Aurreko ikasturteko esperientziaren ondoren, helburua goizeko lehen orduko zerbitzua sendotzea izango da, Ikastetxe Nagusiaren eta Campusaren arteko lotura hobetuz eta ikasleek adierazitako behar nagusietako bati erantzunez.