Unibertsitatera Sartzeko Probaren matrikula
Ohiko deialdirako matrikularen epea: 2026ko maiatzaren 18tik 22ra Ezohiko deialdirako matrikularen epea: 2026ko ekainaren 18tik 23ra
A.- Euskal Autonomia Erkidegoan batxilergoko 2. maila edo goi-mailako heziketa-zikloetako azken maila egiten ari diren ikasleentzat:
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe batean ikasten ari bazara 2026ko otsailaren 2tik martxoaren 20ra behin-behineko matrikula egin behar duzu, eta geroago, 2026ko maiatzaren 18tik 22ra, behin betiko matrikula egin behar duzu, ohiko deialdian batxilergoa gainditu baduzu, eta ekainaren 18tik 23ra ezohikokoak.
- Behin-behineko matrikula egin ez baduzu, Unibertsitatean alta eman behar duzu. Horretarako, kode bat behar duzu, zure ikastetxean emango dizutena. Kodea daukazunean, sartu hemen eta bete jarraibideak.
- Dagoeneko SARBIDEAn erregistratuta bazaude eta erabiltzailea eta gakoa badituzu, SARBIDEA aplikazioan sartu ahal izango zara matrikula egiteko.
Matrikula ordaindu beharko duzu behin betikoa izan dadin, eta probara aurkezteko beharrezko matrikularen gordekina lortu ahal izango duzu.
Gogoratu matrikularen gordekina EZINBESTEKOA dela azterketa-gelara sartu ahal izateko!!
ADI! Aukeratu SARBIDEAN deialdi egokia.
B.- Aurreko urteetako ikasleentzat eta USEren nota hobetu nahi dutenentzat:
- 2026ko maiatzaren 18tik 22ra bitartean zabalik egongo da unibertsitatean sartzeko probaren matrikula (ohiko deialdia), nota hobetu nahi duten ikasleentzako, edo, aurreko urteetan batxilergoa amaitu ondoren, proban parte hartu nahi dutenentzat. Egin daiteke web gunearen bidez (SARBIDEA).
- 2026ko ekainaren 18 eta 23ra bitartean, unibertsitatean sartzeko probaren ezohiko deialdiaren matrikula zabalik egongo da.