Lan arloko esperientzia egiaztatua duten 40 urtetik gorakoentzako sarrera
534/2024 Errege Dekretuak, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak arautzen dituenak, lan esperientzia egiaztatuz sartzeko bidea aurreikusten du bere IV. kapituluan. UPV/EHUk arautegia onartu zuen, eta 2009ko irailaren 14ko eta 2014ko ekainaren 17ko EHAAn eman zen argitara.
Unibertsitatean bide honetatik sartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira: interesatuak egin gura dituen ikasketen arloan lan-esperientzia izatea, unibertsitatera beste bide batetik sartzeko aukera ematen dion titulaziorik ez izatea eta 40 urte beteak izatea unibertsitatean sartzeko eskaria egingo duen urte naturalean.
Bide honek ikasketa konkretuetan sartzeko era ematen du. Izena 2026ko otsailaren 2tik 20ra eman ahal izango da, web-aren bidez.
Graduaren ardura daukan ikastegiak batzorde bat eratuko du bide horretatik sartzeko aurkeztutako eskariak ebaluatzeko. Ikastegiko Akademia Antolakuntzako Batzordea izan ahalko da, edo horretarako sortutako beste bat.
Batzorde horrek zehaztuko du zein esperientzia mota eskatuko den, nola egiaztatuko den eta zein irizpide objektibo erabiliko den eskariak ebaluatu eta ordenatzeko. Edozelan ere, interesdunak elkarrizketa egin beharko du, gerora ere errepikatu ahal izango delarik.
Lan esperientziaren balorazioak betirako balioa izango du unibertsitateko ikasketa jakin horietarako.
Irizpideak gutxienez urtebete lehenago onartu eta argitaratuko dira ikastegiaren web orrian.
Eskariak jasota, batzordeak hautagaien curriculuma, lan bizitza eta elkarrizketa baloratuko ditu, 0tik 10era bitarteko puntuazioarekin. Behin-behineko balorazio hori esteka honetan kontsultatu ahal da 2026ko maiatzaren 4an; hurrengo hiru egun baliodunetan (2026ko maiatzaren 5ean, 6an eta 7an) batzordeari kalifikazioaren berrikuspena eskatzeko aukera egongo da.
Batzordearen balorazioa aintzat hartuta, ikastegiko zuzendari edo dekanoak behin betiko balorazioa egingo du eta eskaria ebatziko du. Behin betiko balorazioa gradurako onarpen nota izango da.
Behin betiko balorazioa 2026ko maiatzaren 12an aipatutako estekan argitaratuko da eta, hurrengo egunetan, banaka jakinaraziko da email ziurtatu bidez.
Ikastegiaren erabakiaren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio graduaren eskumena duen errektoreordeari.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Eskaria behar bezala betea, SARBIDEAren bidez.
- NANaren, pasaportearen edo adina frogatzen duen beste dokumentu ofizial baten fotokopia.
- Tasen murrizpena edo salbuespena izateko eskubidea frogatzen duen indarreko dokumenturaren fotokopia, eskatuko balitzaio.
- Interesatuaren zinpeko aitorpena, dioena interesatua ez daukala titulazio edo ikasketarik unibertsitatera sartzeko bidea ematen dionik.
- Curriculum vitae behar den bezala dokumentatua.
- Lan-bizitzaren agiria.
Eskabidea SARBIDEAren bidez amaitu ahal izateko, nahitaezkoa izango da interesatuak Unibertsitatera sartzeko titulaziorik edo ikasketarik ez izatearen zinpeko aitorpena onartzea.
Bide horretatik soilik sartu daiteke beren ikasketa-planetan aurreikusi eta horrela arautu duten graduetara.