Ikasleen Zuzendaritza

AURKEZPENA

Ikasleen Zuzendaritzaren nahia da ikasleen garapen pertsonalerako eta prestakuntza osorako laguntza ematea, ikasleen premia eta eskariak kontuan hartuta. Prestakuntza prozesu honetan ezinbestekoa da ikasleei unibertsitateko bizitzarekin zerikusia daukaten arloetan parte hartzeko aukera ematea. Horrela, bada, Gobernu Kontseiluak, 2012ko uztailaren 19an egindako bileran, UPV/EHUko Ikasleen Partaidetza Plana onartu zuen, planaren helburua izanik ikasleen parte hartzea bultzatzea eta horretarako zenbait jarduera proposatzea, unibertsitateko ikasle, irakasle-ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileak elkarlanean arituta.

Bestalde, Ikasleen Zuzendaritzaren zeregin nagusietako bat da unibertsitateko ikasleei eta unibertsitatera etortzekoak direnei aholku eta laguntza ematea erabakiak hartzeko, kontuan izanda erabaki horiek garrantzitsuak izango direla beren ibilbiderako.

Horrez gain, gure unibertsitatea unibertsitate irekia eta gizarte erantzukizunduna izanik, eta, beraz, gizartearen premiei erantzuna eman nahian, Gobernu Kontseiluak, 2012ko ekainaren 22an, UPV/EHUko Inklusio Plana onartu zuen, helburu nagusia izanik ezgaitasunak dituzten ikasleentzako benetako aukera berdintasuna lortzea unibertsitateko esparru guztietan. Bestetik, 2004ko urriaren 28an, Gobernu Kontseiluak Presondegietan diren Pertsonei buruzko UPV/EHUren Protokoloa onartu zuen, egoera berezi horretan dauden ikasleei ikasteko aukera emateko, betiere, gainontzeko ikasleei eskatzen zaizkien administrazio baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako ekintza horien gestioaz ikasleen arloko zerbitzu hauek arduratzen dira:

HARREMANETARAKO