GrAL eta MAL Proiektuen Jasangarritasun Sariaren 1. edizioa
Lehenengo argitaratze data: 2025/07/23
EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasle agurgarriak:
Gure Fakultateak jasangarritasunaren alde egin duen urrats garrantzitsu baten berri eman nahi dizugu.
Uztailaren 15ean, Fakultateko Batzarrean, EKO-GELA sortu dela jakinarazi zen: Unibertsitate, Enpresa eta Gizartearen arteko lankidetzarako espazio akademiko bat, Zuzenbidetik ingurumen-arazo nagusiak —biodibertsitatearen galera, kutsadura, naturaren degradazioa eta klima-larrialdia— modu zorrotz eta konprometituan aztertzeko eta lantzeko.
Zergatik EKO-GELA Zuzenbide Fakultatean?
Klima-krisiak gaitasun analitikoak, diziplinarteko prestakuntza eta konpromiso etikoa duten juristak behar ditu, bizi garen errealitatearen konplexutasuna ulertzeko eta etorkizuneko praktika profesionalean koherentziaz, irizpidez eta erantzukizunez jarduteko gai direnak.
Zer jarduera egingo ditu EKO-GELAk?
Irailetik aurrera martxan jarriko diren ekimenei buruzko informazioa emango dizugu. Baina udako oporrak baino lehen, 2025–2026 ikasturterako Jarduera Planaren barruan aurreikusitako ekintza esanguratsuetako bat aurreratu nahi dizugu: GrAL eta MAL Proiektuen Jasangarritasun Sariaren 1. edizioa.
Zein da sari honen helburua?
Zuzenbidearen diziplina ezberdinetatik ingurumenaren babesa, garapen jasangarria, klima-aldaketa edo jasangarritasunarekin lotutako beste edozein gai, akademikoki eta gizarte-konpromisoz jorratzen duten GrAL edo MAL proiektuen balio berezia aitortzea da helburua.
Deialdia irailaren bigarren astean argitaratuko da EKO-GELAko webgunean, eta mezu elektroniko bat jasoko duzu xehetasun eta jarraibide guztiekin.
Gainera, irailaren 22an eta 23an, ikasleen eskura jarriko da gai zehatzen zerrenda bat, Fakultateko arlo desberdinetako irakasleek proposatua, guztiak ingurumen-jasangarritasunarekin lotura dutenak.
Irailaren 22an eta 23an, ikasleek eskuragarri izango dute ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako gai-zerrenda Fakultateko arlo desberdinetako irakasleek proposatua.
Zer ebaluatuko da?
Epaimahaiak GrAL edo MAL proiektu edo memoria ebaluatuko du. Modalitate bakoitzeko sari bat emango da (GrALerako bat eta MALerako beste bat).
Zertan datza saria?
Saritutako pertsonek euren lanak EKO-GELAko markoan egingo dituzte, lotutako praktika curricular edo extracurricularrekin uztartuz. Praktika hauek lanaren elaborazio-prozesua aberasteko eta bikaintasuna sustatzeko izango dira, eta 1.800 euroko ordainsari ekonomikoa izango dute modalitate bakoitzeko.
Zer egin behar duzu orain?
Oraingoz, ezer ez. Mezu honen helburua da datorren ikasturtean GrAL edo MAL bat egin nahi duten ikasleei informazioa aurreratzea.
Irailaren hasieran jarraibide berriak jasoko dituzu eta, nahi baduzu, zure intereseko gaiak proposatu ahal izango dizkiozu irakasleei.
Ordura arte, uda zoriontsuak opa dizugu. Irailean itzultzean, EKO-GELA zure prestakuntza juridikoa indartzeko eta ingurumen-erronkei heltzeko espazio irekia eta parte-hartzailea izango duzu.
Agur bero bat.