Breadcrumb

Jasangarritasun Gela: Nortzuk gara

Jasangarritasun Gela

Nortzuk gara

EHUko Zuzenbide Fakultateko Jasangarritasun Gela (EKO-GELA) espazio akademiko bat da ingurumen-jasangarritasuna irakaskuntzan, ikerketan eta ezagutza juridikoaren transferentzian integratzeko helburua duena.

Zuzenbidearen ikuspegitik bidezko trantsizio ekologikoan laguntzea du xede, pentsamendu kritikoa, arau-zorroztasuna eta gizarte-konpromisoa sustatuz ingurumen-erronken aurrean.

Eredu bidezkoago, ekologikoago eta konprometituago baten eraikuntzan ikasleen protagonismoa sustatzera bideratuta dago bereziki, ezagutza akademikoa gaur egungo erronkei lotuz.

Jasangarritasun Gela Maite Uriarte Ricote irakasleak zuzentzen du, Zuzenbide Administratiboko Irakasle Titularrak eta koordinazio zientifikoaren arduradunak.

Jardueren eta koordinazio teknikoaren ardura Sara Arruti Benito irakaslearena da, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea dena. Bere lana Gelaren eguneroko jarduna antolatzea, beste eragile batzuekin harremanetan jartzea eta helburu estrategikoak gauzatzea da.

Horrez gain, Gelak Francisco Javier Fernández Galarreta Zuzenbide Administratiboko irakaslearen lankidetza akademiko iraunkorra du. ECOTECA dokumentazio-fondoaren arduraduna da eta aholkularitza teknikoa eta eduki arautzaileetan laguntza eskaintzen du.

Jasangarritasun Gelak, Alberto Emparanza Sobejano Dekanoaren, Irune Suberbiola Garbizu Graduondoko dekanordearen, eta Zentroko Administratzailea den Óscar Arroyuelo Suarezen babes instituzionala eta lankidetza aktiboa ditu.

Aplikazio habiaratuak

Jasangarritasun Gela: Maite Uriarte

Jasangarritasun Gela: Sara Arruti

Sara Arruti

Koordinatzailea
EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea
sara.arruti@ehu.eus

Jasangarritasun Gela: Fco. Javier Fernández

Jasangarritasun Gela: Logoak

Gipuzkoako Foru Aldundia, Jasangarritasun Gela eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen logoak