euskaraespañol

¿Qué sabemos de…? hitzaldi zikloa

Noiz eta non

2018/11/23, 19:30 - 00:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Aste honetan, Clara grima, matematiakaria eta dibulgatzaile itzelaren visita izango dugu “Eskutoideak, matematika-istorio bat gure larruazalaren azpian” hitzaldia aurkezten. Hitzaldia Materialen Fisika Zentroak (CFM-Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko zentro mixtoa) antolatutako ¿Qué sabemos de…? Zikloaren barne jasoko da, beti ere kutxakulturren laguntzarekin. Sarrera librea da.

Clarak Nature Communications, aldizkarian uda honetan argitaratu den eskutoideen aurkikuntzaren berri emango digu. Albiste honek izugarrizko oihartzuna izan zuen medioetan, bai nazioartean (The Newyorker, The mirror, CBS…) baita estatu mailan[i]. Lan honen atzetik dagoen ikerketa taldeak, Clara bera barne, azpimarratu nahi izan zuen gainera “Eskutoide” hitz berriaren asmakizunaren testigu izan garela[ii], egun RAEk onartu duelarik baita wikipediak jasotzen duelarik.

Larruazalaren azpiko matematika

Matematika alde guztietan dagoela badakigu, edo jakin beharko genuke. Egunero irakurtzen ditugu albisteak big data eta algoritmoei buruzkoak; hauek, egunetik egunera, gero eta gehiago kontrolatzen dute egiten dugun guztia, baina, hau ere esan behar da, gure bizimodua hobetu dute alderdi askotan. Agian hain garbi ez dagoena zera da, matematika geure larruazalaren azpian daramagula, geure gorputzean. Gure zelulen geometria funtsezkoa da biomedikuntzan, organo artifizialak sortuz natura berdindu edo emulatu nahi izateko, edo zelulen hazkunde anomaloren bat aurkitzeko. Matematika honi buruz hitz egingo digu Clarak, geure barne-barnean daramaguna. Clararen hitzetan “Objektu geometriko berri bat deskribatu dugu, eskutoidea, funtsezko pieza zure epitelioak hain politak eta erresistenteak izan daitezen”.

Datorren hizaldiaren tokia, data, hizlaria eta ordutegia

(SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE)

KUTXAKULTUR PLAZA Tabakalera eraikinean (4. Solairua)

Azaroak 30; 19:30

Gloria Huertas

Elektroitik txipera

 

Hitzaldi hauek “¿Qué sabemos de?” eta “Divulgación” liburu sorten inguruan sortu dira. Bilduma horietan aurkitu daitezkeen liburu guztiak CSICeko ikerlari desberdinek idatziak izan ziren, CSIC eta Catarata argitaletxearen arteko kolaborazio baten ondorioz. 80 izenburu baino gehiago argitaratuak izan dira, era guztietako gai zientifikoak lantzen direlarik, publiko zabal bati zuzenduta beti. CFMek, CSIC eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) arteko ikerketa zentro mixtoa izanda, zientziaren zabalkuntzarako konpromezua bereganatu du eta beste ekitaldi batzuen artean aurten bigarren urtez, hitzaldi hauek jarri ditu martxan, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

 

[i] Estatu mailan jasotako zenbait albisteEl mundo; BBCNews; muy interesante …

[ii] Nueva Palabra en la RAE “Escutoide”El país