AURKEZPENA: UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2018/12/10 Noiz arte: 2018/12/19, 18:30 - 18:30
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren Errektoreordetzaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan Gipuzkoako hainbat herritan.
Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.
Lehenengo Informazio-saioa abenduaren 10ean izango da Zarautzen. Ostean, ondorengo asteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Arrasate, Eibar, Irun, Legazpi, Tolosa, Azpeitia, Donostia, Beasain) abenduaren 19an Errenterian emango den informazio-hitzaldiarekin amaitzeko. Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira.
Abenduak 10 |
18:30 | ZARAUTZ | Lizardi B.H.I. |
Abenduak 11 | 18:30 | ARRASATE | Kulturate |
Abenduak 11 | 18:30 | EIBAR | Portalea Kultur Etxea |
Abenduak 11 | 18:30 | IRUN | Amaia Kultur Zentroa |
Abenduak 12 | 18:30 | LEGAZPI | Kultur Etxea |
Abenduak 13 | 18:30 | TOLOSA | Kultur Etxea |
Abenduak 17 | 18:30 | AZPEITIA | Sindikatu Zaharrean |
Abenduak 17 | 18:30 | DONOSTIA | Carlos Santamaría Zentroa |
Abenduak 18 | 18:30 | BEASAIN | Beasain B.H.I. |
Abenduak 19 | 18:30 | ERRENTERIA | Reina Aretoa |
*Ekitaldi guztiak elebidunak izango dira.