euskaraespañol

‘La causa del pueblo vasco’ liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2018/01/16, 10:30 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteartean, urtarrilak 16 dituela, 10.30etan hasita Euskal Parlamentuko Tomas Moro aretoan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak editatutako ‘F.J. Landaburu: La causa del pueblo vasco’ liburua aurkeztuko da, Euskal Herriko Politika eta Gizarte Pentsamenduari buruzko testu klasikoen bildumaren barruan.

Edizio honetan Landabururen lan nagusiak bildu dira, Venezuelako euskal komunitateak ordainduta, 1956an Société Parisienne d’Impressions tailerretako moldiztegian argitaratutako lanak. Euskal nazionalismo moderatuak frankismoan zehar zituen planteamendu politikoak laburbildu eta azaltzen dira liburuan. Testuari aurre hartuz, Leyre Arrieta garaiko historiako doktoreak hastapenen azterketa zabal eta argigarria egin du, egilearen datu bibliografikoak jarriz eta orduko testuingurua analizatuz, Landaburuk bere gogoeta, helburu eta lanaren mezua idazteko izan zituen arrazoiak, hauen argitaratzeak eragindako erreakzioak eta, batez ere, egilearen ideario politikoa laburbiltzen duen eremu kontzeptuala azaldu nahian.