Praktikak
Haur Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei, gaztelaniaz
2022/23 ikasturteko Practicum III euskaraz egin nahi baduzu, bete, mesedez, esteka honetan aurkituko duzun formularioa martxoaren 18a baino lehen.
Kontuan izan, Practicuma euskaraz egin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren "B2 maila minimoa egiaztatzen duen titulazioa" edo "euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagiriekin B2 akreditaziotik salbuesteko ziurtagiria" aurkeztu beharko duzula datorren hilean Praktiken Bulegoan. Aztertzeke egonez gero, hala adieraziko duzu inprimakian, eta ziurtagiria ekarriko duzu, daukazun bezain laster.
Practicuma I eta II euskaraz egin baduzu, inprimakia ere bete beharko duzu. Egiten ez baduzu, ulertuko dugu ez duzula III. Practicuma euskaraz egiteko interesik.
Euskara maila egiaztatu duzuen arren, PRACTICUM-ean MATRIKULA GAZTELANIAZ EGIN BEHAR DUZUE. Matrikula amaitu ondoren, eta aurkeztutako ziurtagiriak ikusita, taldez aldatuko da, ofizioz, Praktika Bulegotik. Inor ez da matrikulatuko euskarazko talde batean.
Bestalde, euskaraz matrikulatzen den eta hizkuntza horretan plaza bat aukeratzen duen, ikasle orori, dagokion dokumentazioa aurkeztu gabe, ofizioz aldatuko zaio aukeratutako ikastetxea gaztelaniaz eskaintzen denetako bati.
Matrikula egin ondoren, ez da onartuko B2 euskara tituluaren ziurtagiririk.
Kontuan izan titulua lortzeko 30 kreditu egin beharko dituzula euskaraz 3. eta 4. mailen artean. Practicum I aplikazioan euskaraz egindako kredituak ez dira zenbatuko beharrezko 30 kreditu horiek lortzeko.
Martxoan practicuma euskaraz egiteko duzuen asmoaren aurreikuspenak ezagutzea garrantzitsua da taldeak eratzeko eta zuen tutoreak esleitzeko orduan.
Informazio osagarria
I | II | III | |
---|---|---|---|
Educación Social |
Ana Arrivillaga |
Maitane Picaza |
Maite Muñoz de Morales |
Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza |
Eider Alkorta Jon Anasagasti |
Gurutze Ezkurdia Ion Yarritu |
Irene Balza Miren Josu Arriolabengoa |
Monike Gezuraga |
94 601 46 40 |
Monica Arostegui |
94 601 46 31 |
Adingabeekin lan egiteko sexu-izaera Delitu Ziurtagiria
Pantaila bat prestatu da GAUR aplikazioan, matrikulatzerakoan, zuek UPV/EHUri baimena emateko sexu deliturik egin ez izana egiaztatzeko agiria eska dezan. Baimenik ematen ez baduzue, zeuek aurkeztu beharko duzue agiri hori fakultatean.
Practicum I-eko ikasleak, ADI EGON!
