Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
2026/27 Ikasturtea
Kanpoko praktiken ebaluazioa
MALaren matrikula egiteko eta haren defentsa eskatzeko, kreditu guztiak gainditu behar dira, baita “Kanpoko Praktikak” delakoari dagozkion 9 kredituak ere.
1.- Betebeharrak:
- Irakasgaian matrikulatuta egotea.
- Ezinbestekoa da behar dagoen formularioaren bitartez, hiru aukeretako batengatik soilik eta nahiz eta dokumentaziorik aurkeztu ez behar, egitea.
2.- Ebaluazio eskaerak aurkezteko epeak:
- 1. Epea: irailaren 30etik urriaren 4ra
- 2. Epea: urtarrilaren 20tik 24ra
- 3. Epea: apirilaren26tik maiatzaren 2ra
- 4. Epea: uztailaren 11tik 15era
3.- Dokumentazioa (eskaera egiteko ezarritako epe berean)
-
“Hezkuntza lankidetza edo lankidetza Eskolako sailetan” aukera:
Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar. Hala ere, gomendatzen dugu enpresa edo saileko instruktorean aldetik txostena prestatuta dagoela egiaztatzeko (nahiz eta praktika bukatuta ez egon). -
“Mugikortasun-programak: lauhileko bat atzerrian” aukera:
Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.
Oharra: Irakasgai hau sinatuta dagoen mugikortasun akordio akademikoan barne egon ezkero, irakasgaiaren ebaluazio eskaera ez dozu egin behar. Irakasgaien ebaluazioa gainerako irakasgaien ebaluazio prozesu bera jarraituko du. -
“Atzerriko hizkuntzak: ingelesa, frantsesa edo alemana” aukera
Egiaztatzen duen dokumentua (dagokion hizkuntzen tituluaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa erkatzeko), Eskolako Idazkaritzan (I Eraikina-2.solairua).
4.- Eskaera egiteko, Inprimakia bete ezazu