Euskal Herriko Unibertsitateak Hizkuntza Ofizialen Kontseilua eratzeko bilkura hartuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/11/03, 16:00
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateak Hizkuntza Ofizialen Kontseilua eratzeko bilkura hartuko du. Bilera astelehenean, azaroaren 3an,16:00an, Miramar Jauregian, Donostian, izango da (argazki instituzionala 15:50ean).
Ekitaldiak Hizkuntza Ofizialen Kontseilu berria eratzeko balioko du, non hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoetako ordezkariak eta hizkuntzen akademiak eta institutuak sartuko diren. Osaera berriak erabat eraldatzen ditu organo honen forma eta funtsa aurrekoaren aldean, zeinak Estatuko Administrazio Orokorrekoa zen soilik.
Lurralde Politikako Estatu idazkari eta Kontseiluko presidentea, Rafael Briet, eta hizkuntza ofizialak dituzten autonomia erkidegoetako hainbat ordezkariak bilduko dira.