euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kongresua

Ikasleen IX. Biltzarrean zortzi Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenak sarituko dira

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/10/24, 09:00 - 14:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak zortzi Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenak sarituko ditu. 400 euroko saria jasoko du ardatz bakoitzeko lehenengo GrAL onenak, eta 200 eurokoa, ardatz bakoitzeko bigarren GrAL onenak (pertsonak, planeta, oparotasuna eta bakea-aliantzak izango dira ardatzak).

Gainera, IX. edizio honetan beste lau sari emango dira: Zerbitzuen bidezko Ikaskuntza metodologian oinarrituta garatzen den GrAL onena (400 €), Erronketan Oinarritutako Hezkuntza metodologian oinarrituta garatzen den GrAL onena (400€), Campus Bizia Lab (CBL) deialdiko proiekturen baten barruan egindako GrAL onena (400 €) eta poster formatuan aurkeztutako GrAL onena (300 €).

PROGRAMA

09:00 Akreditazioak

09:30 Ongietorri ekitaldia eta biltzarraren hasiera, Elisa Sainz de Murieta EHUko Garapen Jasangarrirako eta Konpromiso Sozialerako Zuzendariaren eskutik. Mitxelena Aretoa

10:00 Saio paraleloen garapena (Aretoak: Baroja, Arriaga, Axular, Elhuyar, Etxepare)

12:00 Kafe pintxo eta posterren erakusketa

12:30 Amaiera ekitaldia eta sari banaketa, Unai Izquierdo aktore eta kazetariaren gidaritzapean.
Inprobisazio antzerkia "Los Judas de la Impro" konpainiaren eskutik.
Sari banaketa Asier Blas EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordearen eskutik.

14:00 Amaiera

Informazioa: EHUko ikasleen IX. Biltzarra - EHU