Campus Bizia Lab

Campus Bizia Lab Programa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak 2013-2016 bitartean parte hartu zuen Erasmus University Educators for Sustainable Development  proiektutik etorritako ekimen bat da. Programa horrek helburu du lankidetza prozesu bat sortzea administrazio eta zerbitzuetako langile, ikasle eta irakasleen artean (diziplina anitzeko ikuspegia), unibertsitatearen beraren barruan iraunkortasun erronkei erantzute aldera.

Campus Bizia Lab programa bat dator UPV/EHUren 2012-2017 Plan Estrategikoaren lerro nagusiekin eta IKD ereduarekin (ikaskuntza kooperatibo eta dinamikoa). Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzako Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzak bultzatzen duen ekimen bat da, eta Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak laguntzen du.