euskaraespañol

Gaurko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia Nazioartekoa

Jardunaldia “Ikertzaileen ibilbideak munduan zehar: esperientzia pertsonalak eta profesionalak partekatuz”

Noiz eta non

2025/12/16, 09:30 - 14:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzak, bere International Welcome Centre-aren bitartez, "Ikerketa-ibilbideak munduan zehar: esperientzia pertsonal eta profesionalak partekatuz" jardunaldia antolatuko du abenduaren 16an, Bizkaia Aretoan (Bilbo), 09:30ak eta 14:00ak bitartean.

Ekitaldia Gotzone Barandikak, EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak irekiko du, Noé Cornagok, Nazioartekotze zuzendariak, eta Jon Azkunek, Enlight EHUko zuzendariak moderatuko dute, eta hainbat ikertzaileren agertoki izango da.

Jardunaldi honen helburua ikertzaile berrien eta beteranoen esperientziak eta iritziak partekatzea izango da, hain zuzen ere, nazioarteko ibilbide akademikoak berezko dituen integrazio eta finkatze prozesuen inguruan.

Lehenengo mahai-inguruaFrom the world to the EHU/Del mundo a EHU/Mundutik EHUra

Parte hartzaileak: (EHU), Julia Shershneva (EHU), Margaret Bullen (EHU), Ilya Kazachkov (EHU), Eirini Konstantinou (EHU).

Moderatzailea: Noé Cornago, EHUko Nazioartekotze zuzendaria.

Bigarren mahai-ingurua: From home to the world/ De casa al mundo/Etxetik mundura

Parte hartzaileak: Izaskun Zuazu (U. Duisburg-Essen), Marcos Martinón-Torres (U. Cambridge), Idoia Labayen (UPNA), Carlos Pulleiro (Tongji U.).

Moderatzailea: Jon Azkune, Enlight EHUko zuzendaria.

Amaieran, lunch bat zerbitzatuko da, inpresioak trukatzen jarraitzeko.

IZEN EMATEA: Jardunaldia “Ikerketa-ibilbideak munduan zehar”.


Honen harira