-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Inaugurazioa: Ikertzaileen Europako Gaua
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/09/26, 17:00
Kokapena
Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Irailaren 26an, 17:00etan, Bilboko Areatzan, Euskal Herriko Unibertsitateak Ikertzaileen Europako Gaua aurkeztuko du. Ekimen hau Europako zientzia-dibulgazioko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat da. Helburua da zientzia gizartera hurbiltzea eta gazteen artean zientziarekiko interesa piztea. Europar Batasunak bultzatutako ekitaldi hau 25 herrialdeetako 460 hirietan baino gehiagotan egingo da aldi berean.
Hainbat arlotako adituen eskutik zientziaz gozatzeko 35 txoko egongo dira ikusgai. Horrez gain, Bizkaia Aretoan behaketa astronomikoa eskainiko da 20:00etan.
Ekitaldian izango dira:
Gotzone Barandika, Euskal Herriko Unibertsitateko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordea
Eider Inunciaga, Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietarako zinegotzia
Nerea Jaureguizar, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendaria
Aurkezpenaren ondoren agintariek txokoak bisitatuko dituzte.
|
Informazio gehiago: https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/hasiera/ |