euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Mugikortasun programetako ikasleak agurtzeko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/06/01, 12:00 - 14:00

Kokapena

Bilboko Ingeniaritza Eskola, Nautika
María Díaz de Haro 68. -48940- Portugalete (Bizkaia)

Deskribapena

Urtero bezala, kurtsoa amaitzear eta uda iristear ditugunean, master eta graduko truke ikasleen agur ekitaldia (Farewell Day) egingo da, Nazioarteko Harremanen Bulegoko International Welcome Centre-ak (IWC) antolatuta. Ekainaren 1ean izango da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Portugaleteko Nautika Eraikinean.

Guztira, 800 truke ikaslek utziko dute ekainean EHU. Horietariko 550 2. lauhilekoko ikasleak izan dira, eta 250 ikasturte osokoak. SICUE, ERASMUS+, LATINOAMERIKA eta BESTE NORAKOAK mugikortasun programen bidez, 45 herrialde ezberdinetatik etorri dira ikasleak gurera. Hauek dira gehien errepikatu diren jatorriak: Espainia, Alemania, Italia, Frantzia, Txile, Mexiko. Hala ere, mundu osoko ikasleak izan ditugu: Norvegia, Kenya, Kazakhstan, Letonia, AEB, Hego Korea, Turkia, Costa Rica, Japonia, India eta Ekuador, besteak beste.

EHUko zentro gehienetan jaso dira truke ikasleak, eta bereziki jaso dituzte zentro hauek: Bilboko Ingeniaritza Eskola, Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatea, Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Letren Fakultatea.

 

2026ko Farewell Day

 

12:00etan EHUko autoritateen agur ofiziala

  • Noé Cornago EHUko Nazioartekotze zuzendaria
  • Maria Jose Blanco Portugaleteko alkatea
  • Gotzone Barandika EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordea
  • Joxerra Bengoetxea EHUko errektorea

12:15etan Bideo Bitakora Lehiaketaren sari banaketa Elena Campo IWC-ko arduradunaren eskutik.

Ondoren, kultur emanaldia + luntxa.

 

Informazioa, hemen: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/-/farewell-celebration