Eduki publikatzailea

Ramón Querejeta Iraola doktoreak Medikuntza Saileko irakasle titularraren lanpostua lortu du

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/13

Ramón Querejeta Iraola doktorea, Patologia eta Klinika Medikoa I irakasgaiaren irakaslea eta Kardiologia Zerbitzuko burua Donostiako Unibertsitate Ospitalean, gaur, 2021eko abenduaren 23an, aurkeztu da 2021eko uztailaren 30eko BOEn argitaratutako irakasle titularraren lanpostura. Hona hemen lanpostuaren ezaugarriak:

  • Kategoria: Irakasle titularra (lotutako plaza)
  • Jakintza arloa: Medikintza
  • Medikuntzako espezialitatea: Kardiologia.
  • Saila: Medikuntza
  • Zentroa: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Donostiako Unibertsitate Ospitalea).
  • Hizkuntza-eskakizuna: elebakarra
  • Arduraldia: partziala
  • Profila osatzen duten gaiak: «Patologia eta Klinika Medikoa I».

Proba UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Irakaskuntza Unitateko ekitaldi aretoan egin da.

Honako hauek osatu dute Epaimahaia:

  • Luis Bujanda Fernández de Piérola jauna. Irakasle katedraduna. UPV/EHU.
  • Sonia Gaztambide Sainz andrea. Irakasle titularra. UPV/EHU.
  • José Antonio Vázquez de Prada jauna. Irakasle titularra. Kantabriako Unibertsitatea.
  • Concepción Bello Mora andrea. Osakidetza ESI - Araba.
  • María José Morillas Bueno andrea. Osakidetza Bilbo-Basurtu ESI.

Proban puntuazio altuena lortu du, eta epaimahaiak nabarmendu du bere esposizio eta defentsa bikaina.