

ARGITARATU BIDEO BAT eta erakutsi zure kiroleko edo arlo fisikoko talentu eta trebetasunak
#ZuenErronka ekimenaren xedea da UPV/EHUko ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta AZPko langileak animatzea beren trebetasun eta abilezia fisikoak gainerako unibertsitate komunitateari erakustera.
Garai hauetan, sare sozialei esker, ikusi dugu gai garela geure buruari erronkak jartzeko –dibertigarriak, zailak edo, besterik gabe, originalak–, entrenatzen edo kirola egiten jarraitzeko ilusioari bizirik euste aldera.
Gizakiak berezko du ezinezkoa dirudien horri erronka botatzea.Geure mugak gainditzeko grina horrek aurrera egiten laguntzen ditugu, baita hobetzen ere, esparru fisiko, sozial nahiz mentalean.
Gure komunitatearen barruan agerian jarri nahi dugu zer-nolako potentziala dugun jarduera fisikoaren eta osasunaren esparruan.
UPV/EHUko ikasleek, irakasle eta ikertzaileek eta AZPko langileek.
DOAKOA
Parte hartu nahi duzuenek nahi adina bideo argitara ditzakezue; bertan, kirola edo jarduera fisikoa egiten agertu beharko duzue, eta zuen talentu eta gaitasunak erakutsi. Horretarako, UPV/EHUren Instagrameko kontua erabili beharko duzue, eta pauso hauei jarraitu:
Igo bideoa Instagrameko zuen kontura (story), etiketatu UPV/EHU (@upvehu_gara) eta jarri #ZuenErronka traola.
Bete eskaera (ONLINE) eskatutako datuekin, atxiki bideoak eta bidali dagokizuen campusera.
Oharra: bideoek gutxienez 10 segundokoak izan beharko dute.
Argitaratzen diren eta arau horiek betetzen dituzten bideo guztiak izan daitezke hautatuak, bideo aipagarriena eta osatuena izateagatik.Erronka eta modalitate (banakakoa eta taldekoa) bideorik baloratuenak sari bat jasoko du, parte hartzeagatiko sariez gain.
Abenduaren 6ra arte, 15 egunez behin irekiko da parte hartzeko epea erronka mota jakin bakoitzean.
Erronka 4 modalitate bakoitzerako bideoak entregatzeko epe orientagarria dago. Dena den, 2020ko abenduak 6 baino lehen proposatutako 4 erronketako bideoak edozein datan entregatu ahal dira.
Zer egin dezakezu kirol tresna edo material batekin?
Erraketa, pala, bizikleta, soka, golfeko makila, malabarismoko materiala (bolak, makil txinatarrak, diaboloa, monozikloa…), etab.Edozein motatako materiala erabil daiteke, baina ohiko kiroletako baloi eta pilotak beste erronka baterako gordeko ditugu.
Askotariko materialak nahastu eta konbinatu daitezke.
Erakutsi guri zer-nolako trebetasunak eta gaitasunak dituzun.Izan originala.
Zer trebetasun erakuts dezakezu baloi edo pilota batekin?
Bizitzan zehar ordu asko emango zenituen elementu hauekin: futboleko baloia, saskibaloiko baloia, pilotak…Zer lortu duzu?Erakutsi guri, interesgarria izango da.Eta zure lagunekin batera, zer bururatzen zaizue?Gogoratu: ez du zaila izan behar, originala eta sortzailea baizik.
Zer egin dezakezu zure gorputzarekin?
Ziur askotan saiatu zaretela, banaka edo taldeka, zailtasun fisikoren bat gainditzen; bada, guri erakustea gustatuko litzaiguke.Eta orain arte egin ez baduzue, saiatu zaitezte!Ziur gai zaretela sare sozialetan ikusten ditugun erronka horiek kopiatzeko, baietz?Ikusi nahiko genuke.
Zer sortzeko gai zara?
Aurreko erronken modalitateetan sartzen ez den beste edozein kirol trebetasun modu sortzaile, original eta harmoniatsuan sortzeko gai zarela uste baduzu, orain duzu aukera zer egiteko gai zaren erakusteko.
Askatu irudimena.
Abenduaren 14tik 23ra, UPV/EHUko Kirol Teknikariak baloratuko dute.
Parte hartzeko moduko 2 bideo aurkezteagatik, proposatutako 4 erronketatik bi modalitatetan, 0,5 ECTS emango dira.
Parte hartzeko moduko 4 bideo aurkezteagatik, proposatutako 4 erronketako bakoitzeko bat, 1 ECTS emango da.
“Parte hartzeko moduko” bideoak aurkezten dituzten parte hartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute opari. Beren campuseko Kirol Zerbitzuan jaso beharko dute.
Bideo finalistek eskuoihal bat ere jasoko dute opari. Beren campuseko Kirol Zerbitzuan jaso beharko dute.
Bozketa egin ondoren, modalitate bakoitzean puntu gehien jasotzen dituen erronkak beste sari bat jasoko du: motxila bat. Ekitaldi berezi batean entregatuko da.