Global_Training_portada

GLOBAL TRAINING , ATZERRIAN PRAKTIKA PROFESIONALAK EGITEKO PROGRAMA

Irudia

Programa honen bidez, EAEko gazteak (30 urte baino gutxiagokoak) atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresatan/erakundetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikorako plan baten baitan.

Get ready,
Be more,
Be global!

Ikasketak amaitu badituzu, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun segidan. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresatan edo erakundetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Global Training programa Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO:
Programari buruzko informazioa UPV/EHUn eskura daiteke Enplegu Guneen telefono zenbakietan:

  • Araba: 945 01 4436
  • Bizkaia: 946 01 7973, 946 01 3679
  • Gipuzkoa: 943 01 5946

Ondorengo helbide elektronikoan:

 

Izena emateko epea: ekainaren 17tik, uztailaren 19ra