IWC: Tandem Programa

Tandem Programa

Tandem EHUko hizkuntza eta kultura trukeko doako zerbitzua da, eta unibertsitateko kideei zuzentzen zaie.

Tandem aukera bikaina da topaketarako eta harremanetarako espazioak sortzeko tokiko unibertsitateko kideen eta bisitarien artean, elkarrekin hizkuntzak ikasi eta hobetzeko eta kulturarteko gaitasunak garatzeko.

Tandemi buruzko zalantza edo kontsultarik baduzu, helbide honetara idatz dezakezu: gasteiz.welcomecentre@ehu.eus

Nola funtzionatzen du Tandem programak?

Tandemen bidez hizkuntzak praktikatu nahi badituzu, bete ezazu inprimaki hau eta adierazi bertan zer hizkuntza parteka dezakezun eta zein praktikatu nahi duzun.

International Welcome Centrek bikoteak edo taldeak sortuko ditu hizkuntza lehentasunen eta gertutasun irizpideen arabera (campus / ikastegi berekoak izatea). Eta elkarrekin harremanetan jarriko zaituztegu posta elektronikoaren bidez, elkar ezagutu ahal izateko.

Une horretatik aurrera, Tandem bikoteak edo taldeak beren kabuz antolatuko dira:

  • Haiek aukeratuko dituzte elkartzeko eta hizkuntzak praktikatzeko ordutegiak eta lekuak
  • Haiek zehaztuko dituzte topaketen iraupena eta maiztasuna
  • Haiek erabakiko dute noiz utzi geratzeari

Nola ebalua dezaket Tandem programa?

Tandemen izandako esperientzia partekatu eta zure iritzia eman nahi baduzu, inprimaki hau bete dezakezu.

EHUk ez du ziurtagiririk emango Tandemen parte hartzeagatik, eta ez da trukean krediturik emango.