Ostatua
Hemen aurkituko dituzu zure egonaldirako ostatua aurkitzen lagunduko dizuten baliabideak eta informazioa. Ikasleen egoitzak, apartamentuak, ostatu solidarioak, tokiko familietan egoteko aukerak…
Kontuan izan gure hirietan, Europako beste hiri askotan bezala, alokairuko etxebizitzen eskaintzan murrizten eta garestitzen ari dela. Eta arazo larria da bai bisitan datozenentzat bai bertan bizi direnentzat. Gure gomendioa da zure ostatua aurrez aurkitzen saiatzea, iritsi aurretik, eta hona iritsitakoan fisikoki ikustea apartamentuak, fidantza bat ordaindu edo kontratu bat sinatu aurretik.
Iritsi aurretik ostaturik aurkitzeko aukerarik izan ez baduzu, ostatu edo pentsio bat erreserba dezakezu lehenengo asteetan, aukera finkoagoa hemen zaudela aurkitzeko.
Ostatatzeko zenbait aukera dauden arren eta bilaketarako bideak ere askotarikoak izan arren, jarraian gomendatzen dizkizugun aukerak aztertzeko denbora hartzeko gomendatzen dizugu, ongien datorkizun aukera aurki dezazun.