Ikastegia zabalik ez dagoenean sartzeko eskaera
Ordutegitik kanpo Fakultatera sartu nahi duten irakasle zein ikertzailek dekanotzaren oniritzia lortu behar dute. Predoc, Postdoc ala Fakultateko kide zuzenak ez direnak beraien arduradunaren ere lortu beharko dute.
ADI!
2026ko irailetik aurrera Eskaera Orri berria dago. 2026ko abenduaren 31a bitartean Eskaera Orri berria eta zaharra onartuko dira, baina Eskaera Orri berria hobestuko da. 2027ko urtarrilaren 1tik aurrera bakarrik prozedura berria onartuko da
Kontutan izan:
- Baimena banakoa da eta txartelaren jabeari esleitzen zaio.
- Txartel bakoitzarekin bakarrik jabea sar daiteke, ez beste inor.
- Baimenak indibidualki eskatuko dira, ez ikerketa taldeka.
- Segurtasun neurriak bete behar dira eta laborategian ezin da inor bakarrik egon.
- Laborategi lanak egin behar badira, ezin dira inoiz arrisku ertain ala altukoak izan
- Arau hauek apurtzea automatikoki baimenak kentzea ekarriko du.
Hau guztia kontutan hartuta, eskaera helbide honetara bidali behar da: kimika.fak.dekano@ehu.eus