null

Kirol jardueretara itzulera: Gomendioak

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/22

Kartela

Normaltasun berriarekin kirol aktibitatea berreskuratzen hasi gara. Praktika hau errealitatera egokitu behar da jarduera segurtasunarekin praktikatzeko eta guztiok dugun erantzukizunean ahalik eta eraginkortasun handiena bermatzeko birusaren balizko berragertzeak prebenitzeko.

Ariketa fisiko erregularra egitea (nutrizio egokiarekin eta atseden onarekin konbinatuta), funtsezkoa da immunitate sistema indartzeko. Egokitutako neurriekin ariketa fisikoa modu seguruan egin daiteke.

Gomendioak kirola praktikatzeko:

  • Ahal den neurrian, egin kirola aire librean
  • Informa zaitez edukiera murrizketez, lehentasunezko ordutegiez edo sartzeko baldintza bereziez.
  • Programa itzazu egun eta ordu egokienak, eta errespeta itzazu beti murrizketak.
  • Jarduera bakoitzean gomendatutako segurtasun-tartea mantendu
  • Sarritan garbitu eskuak
  • Saiatu aurpegia eta begiak ahalik eta gutxien ukitzen
  • Espazio itxietan, erabili maskara eta jarraitu langileen jarraibideak
  • Jarduerak egiteko eraman toallak eta zeure ur botilatxoa
  • Ez partekatu kirol materiala
  • Saihestu dutxak eta aldagelak (behar ez badituzu eta barruko espazioak)
  • Bete itzazu instalazio bakoitzaren arauak eta sinaleak