Eduki publikatzailea

Zinema eta politika: ‘Irrintziaren Oihartzunak' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/30 Noiz arte: 2017/03/28, 11:00 - 15:24

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, martxoak 30, 11:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g, Leioa) zinema eta politikaren arteko harremanari buruzko jardunaldia izango da, Politika eta Administrazio Zientzia sailak antolatuta. Ekitaldia Berrikuntza eta Gizarte Konpromisoaren arloko errektoreode Idoia Fernandezek eta Politika eta Administrazio Zientzien sailaren zuzendari Igor Ahedok aurkeztuko dute.

Irakasle emeritu Francisco Letamendiak historian zehar politika eta zinemaren arteko loturari buruzko hitzaldia eskainiko du. Aurkezpen honen ostean Iratxe Fresneda Ikusentzunezko komunikazioaren irakasleak zuzendutako ‘Irrintziaren Oihartzunak dokumentala proiektatuko da eta azkenik solasaldia izango da jardunaldia amaitzeko.

Donostiako eta Cannes zinemaldietan proiektatu da ‘Irrintziaren Oihartzunak' dokumentala. Mirentxu Loyarte zinemagilearen ibilbidea kontatzen du. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da eta 70ko hamarkadan ‘Irrintzi' (1978) proiektua aurkeztu zuen. Lan hori euskal gizartearen nortasun kolektiboaren inguruko hausnarketa da. ‘Irrintzik' ezkutatzen dituen "egietan" zehar bidaitzen du, Euskal Emakumeen hitzetatik, bere lan eta izaera diren ageriko sekretuetatik abiatuta.

Dokumentalaren emanaldia bukatutakoan, solasaldia egongo da.

Parte hartzaileak:

• Idoia Fernández, UPV/EHUko Berrikuntza eta Gizarte Konpromisoaren arloko errektoreodea
• Igor Ahedo, UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzien sailaren zuzendaria
• Francisco Letamendia, UPV/EHUko irakasle emeritua
• Iratxe Fresneda, UPV/EHUko Ikusentzunezko Komunikazioko irakaslea eta dokumentalaren zuzendaria
• Harkaitz Cano, idazlea