Eduki publikatzailea

2017ko apirilaren 10ean Micaela Portilla Ikergunea inauguratu da

Micaela Portilla Ikergunea abian jarrita ikerketaren erreferentzia bilakatuko da Euskal Herrian, arretagune izango dituen eremuetan, gaur egun ez baitago antzeko ezaugarririk biltzen duen zentrorik. Bertan, aukera izango dute diziplina zientifiko horietako bikaintasun ikertaldeek hainbat baliabide eskueran izateko –gune bereziak, laborategiak eta azpiegitura teknikoak eta giza azpiegiturak–, betiere kalitateko ikerketari ahalik eta erantzunik onena eman diezaioten.