Ogi apurrak

Txinerako ikastaroetarako izena emateko epea irekita

Data:

  • Hasiera: astelehena, 2017ko irailaren 25a 08:00:00 CEST
  • Amaiera: asteazkena, 2017ko urriaren 11a 23:59:00 CEST

Deskribapena:

Urriaren 11ra arte irekita egongo da txinerako ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak UPV/EHUko "Konfuzio Ikasgela"n daude sartuta, eta unibertsitateko kideei eta, oro har, pertsona guztiei daude zuzenduta.

Lau talde izango dira:

  • Bilbo – Hasierako maila (A1): Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:30era. Hasierako data:  urriaren 2an
  • Bilbo – Oinarrizko maila (A2/B1): Astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara. Hasierako data:  urriaren 2an
  • Donostia – Hasierako maila (A1): Ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara. Hasierako data:  urriaren 5ean
  • Gasteiz – Hasierako maila (A1): Asteartetan, 15:00etatik 18:00etara. Hasierako data:  urriaren 3an

Ikastaroek 3 kreditu ECTS emango dituzte.
Urte osorako prezioak:

  • UPV/EHUko kideak (ikasleak, IIP, AZP): 300€
  • UPV/EHUkoak ez diren pertsonak: 400 €

 

Matrikula on line egin ahal izango da 2017ko irailaren 25etik urriaren 11ra bitartean: 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es