INFORMACION_PLANTILLA_DE_REFERENCIA

Erreferentziazko Plantilla

Erreferentziazko Plantilla plangintzarako tresna bat da, eta haren osagarri bete-betea lanpostuen zerrenda dugu, hori gestiorako tresna baitugu.  Erreferentziazko Plantilla premiak zehazteko bitarteko da eta lanpostuen zerrenda, aldiz, lanpostuak zehazten dira, une jakin bakoitzean egon dauden lanpostu guztiak. Gainera, etengabe aberasten eta aldatzen egon behar da, hain zuzen egoera berrietara egokitu ahal izateko, beti ere eraginkortasun, eragimen eta kalitate-irizpideei jarraiki. Lanpostuen zerrenda ez bezala (horrek lanpostuez diharduelako eta bakoitzari dagozkion baldintzak neurtzen ditu modu objektiboan), Erreferentziazko Plantillak asmo handi eta goragokoaz jaio da: baliabideak planifikatzea oraingo premien arabera, baina baita aurreikus daitezkeen beharrizanak era aintzat izanik, unibertsitatea etengabe egokitu behar baita sortzen zaizkion eskakizun gero eta zorrotzagoetara.