Enplegu Publikoaren Eskaintza 2019-2020-2021-2022
Euskal Herriko Unibertsitateak Enplegu Publikoaren Eskaintza deitu du Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaeko (AZP) funtzionario eta lan-kontratudunetzako plazeekin, ERABAKIA, 2022ko maiatzaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarena: Onartzea administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022. urteko lan eskaintza publikoa eta aldatzea 2019, 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintza publikoak.
2022ko maiatzaren 24ko Akordioa
Bi prozesu mota bereizi behar dira:
1. Enplegu publikoa egonkortzeko ezohiko prozesua, zeinaren deialdiak merezimendu-lehiaketako hautaketa-sistemaren bidez arautuko baitira.
2. Ohiko prozesuaren deialdiak karrerako funtzionarioa izateko oposizio-lehiaketako hautaketa-sistemaren bidez arautuko dira, aldiz, lan-kontratudun langile finkoak merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez.
Funtzionarioentzako prozesu arruntean, sarbide orokorreko eta barne promozioa modalitateak aurreikusten dira.
Merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez egiten diren deialdi guztieetan lan-poltsak ez dira handituko.
Informazio gehaigo "Informazio orokorra" dokumentuan.
Estekak:
Karrerako funtzionario izatera iristeko ohiko prozesua
Hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa izango da, azterketa-fase bat eta merezimenduak baloratzeko beste bat dituena.
Barne promozioaren bidez sartzeko modalitatea: (Deiladiak EHAAn argitalpen data: 2022ko azaroaren 7a)
Sarbide horretan, UPV/EHUn karrerako funtzionario gisa sartuta dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute, dagokien taldetik gorako eskaletan edo talde bereko hainbat eskalatan sartzeko.
Barne promozioa: A taldeko deialdi espezifikoak
Barne promozioa: B taldeko deialdi espezifikoak
Barne promozioa: C taldeko deialdi espezifikoak
Barne promozioa: D taldeko deialdi espezifikoak
Deitutako hautaketa-prozesuan, hautaketa-prozesu espezifikoetan parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituen eta funtzionarioen eskala batean sartu nahi duen edozein pertsonak parte hartu ahal izateko bidea da.
Oposizio-fasea 17,5eko edo gehiagoko notarekin gainditzen dutenek, hautatuak izan ez badira, dagozkien lan-poltsak zabalduko dituzte.
Sarbide orokorreko deialdien oinarriak:
A taldeko oinarri espezifikoak
B taldeko (Unibertsitate gestioko eskaka) oinarri espezifikoak
B taldeko (Artxibo, Biblioteka eta Museoetako Laguntzaileen eskala) oinarri espezifikoak
C taldeko oinarri espezifikoak
D taldeko oinarri espezifikoak
E taldeko oinarri espezifikoak
Lan-kontratuko langile finko izateko ohiko prozesua
Deiladiak EHAAn argitalpen data: 2022ko azaroaren 30a
Deialdietan parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituen eta lan-kontratudun langileen lanpostuak eskuratu nahi dituen edozein pertsonari zuzendua.
Hautaketa-sistema merezimendu-lehiaketa izango da.
Deialdi horien bidez ez dira lan-poltsak handituko.
I. taldeko oinarri espezifikoak
II. taldeko oinarri espezifikoak
Egonkortzeko ezohikoko prozesua (lan-kontratudun langileentzat zein funtzionarioentzat)
Deiladiak EHAAn argitalpen data: 2022ko azaroaren 30a
Deialdietan parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituen eta lan-kontratudun langileen nahiz funtzionarioen lanpostuak lortu nahi dituen edozein pertsonari zuzenduta dago. Bi kasuetan, sarbide orokorreko modalitate bakarra da, txanda irekikoa.
Hautaketa-sistema merezimendu-lehiaketa izango da.
Deialdi horien bidez ez dira lan-poltsak handituko.
LAN KONTRATUDUNAK
I. taldeko oinarri espezifikoak
II. taldeko oinarri espezifikoak
III. taldeko oinarri espezifikoak
IV. taldeko oinarri espezifikoak
FUNTZIONARIOAK
A taldeko oinarri espezifikoak
B taldeko oinarri espezifikoak (Unibertsitate Gestioko eskala)
B taldeko oinarri espezifikoak (Artxibo, Biblioteka eta Museoetako Laguntzaileen eskala)
C taldeko oinarri espezifikoak