reglamento_biblioteca

Unibertsitate Liburutegiaren arautegia

(Gobernu Batzarreak 1994ko otsailaren 4an egindako bilkuran onetsia) .

Hitzaurrea

UPV /EHUk berez dagokion irakaskuntza eta ikerketarako Iaguntza eraginkorra eskaintzen duen Unibertsitate Liburutegi zerbitzua du. Estatutuen 198. artikuluak Unibertsitate Liburutegia deritzon liburutegi eta agiritegiek osatutako multzoa arau dezaten arau tekniko eta funtzional guztiak barnebil ditzan Arautegia aurrikusten du. Xedapena onetsi zenetik denbora luzea igaro bada ere, hemen azalduko ez diren izaera desberdineko arrazoiek aipatu Arautegia onestea eragotzi dute. Orain aurkezten den honek liburutegi politikaren zutabe gisa ondoko hauek ezarri nahi ditu:

  1. Zerbitzuaren funtzionamendu egokirako antolamendua, une bakoitzean diren aurrekontu mugen baitan.
  2. Fondoen antolamendu egokia, gure garaiaren eta nazioarteko ingurunearen galdakizunekin bat, irakaskuntza eta ikerketa burutzearren.
  3. Ezar daitezen mekanismoen bitartez, Liburutegia berezko unibertsitate elkarteari, nazioko edo atzerriko beste edozein unibertsitateko ikertzaileei eta oro har, gizarteari irekita egongo deJa bermatzea. Horretarako, Liburutegiak urtean ahalik eta egun kopuru handienean, ahalik eta ordu kopuru handienean zehar irekita egon beharko du.
  4. Bere fondoen elkartasun izaera bermatzea, nazioko eta atzerriko beste liburutegirekin komunikatzearren baliabide informatikoak zuzkituz.

Horren indarrez, Estatutu-Garapenerako Batzordearen proposamenez, Liburutegiko Zuzendariak adierazitakoaren berri izanik, Gobernu Batzarrak UPV/EHUko Unibertsitate Liburutegiko Arautegi hau onetsi du, 1994ko otsailaren 4an.

1. Printzipio orokorrak

l. Artikulua. Unibertsitate Liburutegiari buruzkoa

  1. Unibertsitate Liburutegia, irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerketa-zereginetarako laguntzazko xedea duen unitate funtzionala da. Bertan, Unibertsitatearen jabegokoak diren fondo bibliografiko, dokumental eta ikusentzunezko guztiak barnebiltzen dira, beren kokapena eta hauek eskuratzeko erabilitako fondoen jatorria edozein izanik ere, bai eta Unibertsitateko Agiritegi historikoa eta dokumentala ere.
  2. Unibertsitate Liburutegia Campuseko Liburutegi Zentralek, Ikastegikoek eta Unibertsitatean barne hartutako organismoen eta institutu guztienen liburutegi bereziek osatuko dute.
  3. Unibertsitate Liburutegia irakaskuntza eta ikerketaren oinarrizko euskarri gisa, Errektorearen menpe egongo da edo berak ordezko jar dezan Errektoreordearen menpe.
  4. Bere zerbitzuak unibertsitate elkarte osora eta, oro har, gizartera hedatzen dira, kasu bakoitzean ezar daitezen baldintzetan.

2. Artikulua. Liburutegiaren funtzioak

Honako hauek dira Liburutegiaren funtzioak:

  • a) Fondo bibliografiko eta dokumentalak eskuratzea, Unibertsitatearen irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerketa beharren arabera.
  • b) Eskuratutako fondoen prozesu teknikoa burutzea.
  • e) Bere fondo guztien ezagupena eta erabilera sustatzea eta horiek baldintza onenetan artatzea.
  • d) Eskuragarri ez den informazio bibliografikoa eta dokumentazioaren atzipena erraztea, beste liburutegi eta dokumentazio-zentroekin lankidetzan.
  • e) Iharduerak antolatzea eta bere zerbitzuak zabal ditzaten argitalpenen edizioa sustatzea.
  • f) Berezko zerbitzuak hobetzea helburu duten programa eta hitzarmenetan parte hartzea.
  • g) Erabiltzaileak Liburutegia eta jakintzagai bakoitzari berez dagozkion informazio-iturburuak erabiltzeko prestatzea.
  • h) Arestian aipatutako helburuak indartu ditzaten sare eta informazio-sistemetan sartzea.
  • i) Unibertsitate Liburutegi batí berez dagozkion ikerketa-iharduerak antolatzea.
  • j) Bere iharduera-eremuaren baitan zerbitzugintza hobetzeko lagungarri izan dadin beste edozein iharduera.

3. Artikulua. Baliabideak

Bere funtzioak betetzeko Liburutegiak honako hauek izango ditu:

  • a) Plantila egokia, pertsonei zein kualifikazioei dagokienez.
  • b) Zerbitzuen arrazoizko antolamendua.
  • e) Instalazio egoki eta behar adinakoak.
  • d) Berariazko aurrekontua.

2. Liburutegiaren antolamenduari buruzkoa

4. Artikulua. Unibertsitate Liburutegiaren egitura

  1. Unibertsitate Liburutegia Zuzendaritza bakar baten menpe dagoen unitatea izango da eta lurralde-irizpideen arabera, Campuseko Liburutegi Zentral eta Ikastegiko Liburutegitan egituratuko da. Guztiak plangintza eta antolamenduzko printzipio uniformeek arautuko dituzte, koordinazio eta lankidetza funtzional estu baten menpe egonik.
  2. Unibertsitatean integratutako organismo eta erakunde guztien Liburutegi bereziak Campuseko Liburutegi Zentralean edo Ikastegiko Liburutegi batean inskribatuta egongo dira.

5. Artikulua

  1. Campuseko Liburutegi Zentralek beren liburutegiak bertan integratuak dituzten Campusean kokaturiko ikastegien fondo guztiak bilduko dituzte, bai eta fondo orokorra ere.
  2. Fondo orokorra, antzinako liburu eta liburu arraroek osatuko dute, erreferentziazko obrek, Euskal Ikasketen sekzioak, datu-baseek eta liburuzainen lanbide heziketara nahiz ikasleen prestakuntza integralera zuzenduriko obrek.
  3. Campuseko Liburutegi Zentralek bertan integratu gabeko Campuseko Ikastegietako Liburutegiak koordinatuko dituzte.

6. Artikulua

Ikastegiko Liburutegiak, dagokien Campuseko Liburutegi Zentraletan integratu gabeko liburutegiak dituzten Ikastegien fondo eta zerbitzuak biltzen dituztenak dira.

7. Artikulua

Unibertsitate Liburutegiaren barne dagoen unitate bakoitza bere ahalmen edo beharren arabera, ondoko zerbitzu hauetan antolatuko da:

  • a) Zerbitzu Bibliografikoa~ Eskurapen eta Katalogazio arloak barnebilduz.
  • b) Erabiltzailearen Zerbitzu¡l, Irakurketa eta Mailegu arloa eta Agiri eta Erreferentzia arloa barnebilduz.

Unibertsitate Liburutegiaz gain, Automatizazio Arloa eta Unibertsitateko Agiritegi Historiko eta Dokumentala izango ditu, bai eta hemeroteka, fonoteka, kartoteka, bideoteka eta etorkizunean sor daitezkeen antzeko zerbitzuak ere.

8. Artikulua

Zerbitzu eta arlo guztiek lankidetza eta koordinazio estuan lan egingo dute Liburutegiaren funtzionamenduan ahalik eta eraginkortasun eta efizientzia handiena lortzearren. Zerbitzu bibliografikoak, lehentasunez, Campuseko Liburutegi Zentraletan integratuko dira, pertsonalak eta lokalek ahalbidetzen duten heinean.

9. Artikulua. Zerbitzu bibliografikoak

Zerbitzu bibliografikoak Eskurapen eta Katalogazio Arloek osatuko dituzte.

10. Artikulua

Eskurapen Arloaren funtzioak honako hauek dira:

  • a) Liburutegiari esleitutako aurrekontua kudeatu eta kontrolatzea, xedatutako arauekin bat.
  • b) Unibertsitatean barnebilduko diren fondo bibliografiko eta dokumentalak eskuratzea, erosketa, lagapen, legatu eta trukearen bidez, beti ere eraginkortasun eta efizientziazko baldintza onenak baloratuz.
  • e) Liburutegiko Zuzendaritzak eslei diezazkion antzeko funtzio guztiak.

11. Artikulua

Liburu, aldizkako argitalpen eta beste agirien erosketa, ondokoen proposamenez egingo da:

  • a) Irakasleen proposamenez, beren Departamentuekin ados, beren arloko gaiekin loturiko obretarako.
  • b) Arlo-buru eta Ikastegiko Liburutegi-buruen proposamenez, Unibertsitate Liburutegiko Zuzendariarekin ados, izaera orokorreko eta erreferentziazko obretarako, bai eta liburuzainen lanbide heziketarekin loturiko obretarako ere, eta nahiz eta zehazki ezaguera-arlo batean barnebiltzen ez diren, ikaslearen prestakuntza integralerako interesgarriak diren obretarako.
  • c) Ikasle eta, oro har, erabiltzaileek erosketa-proposamenak egin ahal izango dituzte, arduradunei igorriko zaizkienak, erosketen bidezkotasuna erabaki dezaten.

Eskatutako obrak liburutegian ez daudela egiaztatu ondoren, edo hala ez bada, beren beharra justifikatu ondoren, gauzatuko dira eskabideak.

12. Artikulua

Unibertsitate Liburutegiak, aginduz, UPV/EHUko berezko ekoizpenetik, hau da, doktoretza tesi, Argitalpen Zerbitzuko Ekoizpen eta bestelako argitalpenetik, gutxienez ale bat jasoko du.

13. Artikulua

  1. Eskurapen Arloa Campuseko Liburutegi Zentraleko Eskurapen-buruak edo Ikastegiko Liburutegi-buruak koordinatuko du.
  2. Bere funtzioak honako hauek izango dira:
    • a) Eskurapen Arloko berezko funtzioak zuzendu eta koordinatzea.
    • b) Liburutegiko Zuzendaritzari, Dekano edo Ikastegiko Zuzendariei eta Departamentuko Zuzendariei aldizka aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.
    • c) Irakaskuntza, administrazio eta zerbitzuko pertsonalak nahiz ikasleek burututako eskari desberdinak hautatzea, eskurapen politikaren arabera.
    • d) Liburutegiko Zuzendaritzari ar!oan egin daitezkeen hobekuntzak proposatzea eta bertan plantea daitezen arazoen berri ematea.
    • e) Liburutegia, irakaskuntza-pertsonala eta ikasleen arteko harremanak, arloari dagozkion funtzioetan.

14. Artikulua

Katalogazio Arloko funtzioak honako hauek dira:

  • a) Liburutegian gordailatu behar diren fondo bibliografiko eta dokumentalak katalogatu eta sailkatzea, beren euskarria eta eskurapen modua edozein izanik ere, ezarritako arauekin bat.
  • b) UPV/EHUko berezko "Gaien Idazpuruen" zerrenda osatu eta mententzea.
  • c) Agirien prozesu fisikoa burutzea horien erabilpena errazteko.
  • d) Katalogo desberdinak sortu eta mantentzea, automatizatzen ez diren bitartean.
  • e) Liburutegiaren Zuzendaritzak eslei diezazkion antzeko funtzio guztiak.

15. Artikulua

  1. Katalogazio Arloa Campuseko Liburutegi Zentraleko Katalogazio-buruak edo Ikastegiko Liburutegi-buruak koordinatuko du.
  2. Bere funtzioak honako hauek izango dira:
    • a) Katalogazio Arloari berez dagozkion zereginak zuzendu eta koordinatzea.
    • b) Liburutegiko Zuzendaritzari katalogazio eta sailkapen arauak proposatzea, onartutako nazioarteko araubideekin ados.
    • c) Liburutegiko Zuzendaritzari zerbitzuan egin daitezkeen hobekuntzak eta zabalpenak proposatzea eta arloan plantea daitezen arazoen berri ematea.
    • d) Liburutegia, irakaskuntza-pertsonala eta ikasleen arteko harremanak, arloari dagozkion funtzioetan.

16. Artikulua. Erabiltzailearekiko zerbitzuak

Erabiltzailearekiko zerbitzuak Irakurketa eta Mailegu eta Dokumentazio eta Erreferentzia Arlotan barnebilduko dira.

17. Artikulua

  1. Irakurketa eta Mailegu Arloari dagokio Unibertsitatearen irakaskuntza, ikaskuntza'eta ikerketari euskarri emateko beharrezko diren Liburutegiko fondo bibliografiko eta dokumentaletan bildutako informazioa jaso, zabaldu eta artatzea.
  2. Fondo bibliografikoak atzipen librea izateko moduan antolatuko dira, une honetan hau egitea baimentzen ez den lokaletan izan ezik.
  3. Arlo honek eskaintzen dituen zerbitzuak hauek dira: informazio bibliografikoa, aretoko kontsulta, mailegua, reprografía eta erabiltzailearen prestakuntza.

18. Artikulua

Informazio bibliografikoko Zerbitzuak ondoko helburua du:

  • a) Erabiltzaileei Liburutegiko fondoak eta zerbitzuen berri ematea.
  • b) Erabiltzaileak liburutegia eta bertako fondoak erabili eta maneiatzeko prestatzea.

19. Artikulua

  1. Salako kontsulta-zerbitzuak erabiltzaileei liburutegian diren fondo bibliografikoen kontsulta erraztea du helburu.
  2. Sarbidea bidezko identifikazioa aurkeztuz emango da, hots, Unibertsitateko txartela edo ordezko identifikazio-agiria.
  3. Bere fondoen identifikazio, bilaketa eta artapenerako beharrezko tresna eta baliabideak izango ditu.
  4. Zerbitzu honek ez du ikasketa-postuak eskaintzeko helburu, dauden fondo bibliografikoak erabiltzea beharrezko denean izan ezik.

20. Artikulua

  1. Mailegu Zerbitzuaren helburua erabiltzaileek Liburutegitik agiriak atera ditzaten baimentzea da, denboraldi mugatu batean zehar, mailegutik kanpo dauden agiriak izan ezik.
  2. Zerbitzu hau bidezko identifikazioa aurkezterakoan gauzatuko da, hau da, Liburutegiko txartela aurkezterakoan.
  3. Unibertsitateko ondare bibliografiko eta dokumentalaren hedapena, eskuragarritasuna eta artapena berma dezaten berezko arauek eraenduko dute zerbitzua. Arau hauek Ikastegiko Liburutegiko Batzordeak edo Campuseko Liburutegi Zentraleko Batzordeak proposatuko ditu, Unibertsitate Liburutegiko Batzordeak onartuko dituelarik.

21. Artikulua

  1. Reprografia-zerbitzuak erabilera pertsonalerako Liburutegiko agiri guztien erreprodukzioa du helburu, beren antzinatasuna edo artapen egoera medio, edo obra baliotsuen narriaketa eragoztearren, bertako Zuzendariaren aburuz kopiatzea debekatu direnak izan ezik.
  2. Agirien erreprodukzioa indarreko legeriaren baitan burutu behar da beti.

22. Artikulua

  1. Irakurketa eta Mailegu Arloa Campuseko Liburutegi Zentraleko Irakurketa eta Mailegu-buruak edo Ikastegiko Liburutegi-buruak koordinatuko du.
  2. Bere funtzioak honako hauek dira:
    • a) Arlo honetan lehen deskribaturiko zerbitzuak zuzendu eta koordinatzea.
    • b) Fondoak antolatzea katalogazio Arloko Buruarekin lankidetza estuan.
    • e) Erabiltzaileen proposamen, iradokizun eta erreklamazioak biltzea.
    • d) Zerbitzu desberdinen erabilpen gidak lantzea.
    • e) Bilduma mantendu eta artatzea.
    • f) Dauden fondoen urteko zenbaketa zuzendu eta koordinatzea.
    • g) Bidezko estatistika eta txostenak landu eta Liburutegiko Zuzendaritzara igortzea.
    • h) Liburutegiko Zuzendaritzari zerbitzuan ahal diren hobekuntzak eta zabalpenak proposatzea eta Arloan plantea daitezen arazoen berri ematea.
    • i) Liburutegia, irakaskuntza-pertsonala eta ikasleen arteko harremanak, Arloari dagozkion funtzioetan.

23. Artikulua

  1. Dokumentazio eta Erreferentzia Arloaren funtzioa, irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerketarako beharrezko diren eta Unibertsitateko Liburutegian eskuragarri ez dauden material bibliografikoen ezagupena, atzipena eta erabilera sustatzea eta ahalbidetzea da.
  2. Informazio automatizatu eta erreferentzia eta agirirako Atzipen zerbitzuak eskaintzen ditu.

24. Artikulua

  1. Informazio automatizatu eta erreferentzia zerbitzuak ondoko helburuak ditu:
    • a) Erabiltzaileei iturburu bibliografikoen erreferentzia erraztea, inprimaturikoak nahiz linean konektatutako urrutiko datu-baseetakoak (Teledokumentazioa), CD-ROM euskarrian edo beste motatakoan. Halaber, informazioaren hautazko zabalkundea eskaintzea, zerbitzua eskatzen duten erabiltzaileen profilen arabera.
    • b) Erabiltzaileak teknologia hauek ezagutu eta erabiltzeko prestatzea eta inprimaturiko iturburu bibliografikoen informazioa berreskuratzeko teknikak irakastea.
  2. Unibertsitate Liburutegiko Batzordeak aztertuko du Teledokumentazio Zerbitzuaren eremua, UPV/EHUaren baitan zein kanpoko erabiltzaileen proiekzioari dagokionez.
  3. CR-ROMeko sareak eratu ahal izango dira Unibertsitateko liburutegi desberdinen artean.

25. Artikulua

  1. Agirirako Atzipen Zerbitzuak Unibertsitatean ez dauden agiriak lortzea du helburu. Atzipen hau, nahiz liburutegiarteko rnailegu bitartez nahiz jatorrizkoen erreprodukzioz, indarreko legeriari eta erabaki internazionalei jarraiki burutuko da beti. Era berean, bertako liburutegiko fondoetarako atzipena ahalbidetuko die hau egitea eskatzen duten atzerriko liburutegiei.
  2. Eska diezazkion agiriak bilatu eta lortzeko beharrezko tresna eta baliabideak izango ditu.
  3. Zerbitzu honen erabilpena Unibertsitate Liburutegi osoari dagokion barne-araubide batek eraenduko du.

26. Artikulua

  1. Dokurnentazio-Erreferentzia Arloa Dokurnentazio Erreferentzia Arloko Buruak edo Ikastegiko Liburutegi Buruak koordinatuko du.
  2. Honako hauek dira bere funtzioak:
    • a) Arestian deskribatutako Arlo honetako zerbitzuak zuzendu eta koordinatzea.
    • b) Fondoak katalogazio Arloko Buruarekin lankidetza estuan antolatzea.
    • c) Erabiltzaileen proposarnen, iradokizun eta erreklarnazioak jasotzea.
    • d) Zerbitzu desberdinen erabilpen gidak lantzea.
    • e) Aipatu bilduma rnantendu eta artatzea.
    • f) Dauden fondoen urteko zenbaketa zuzendu eta koordinatzea.
    • g) Bidezko estatistika eta txostenak landu eta Liburutegiko Zuzendaritzara igortzea.
    • h) Liburutegiko Zuzendaritzari zerbitzuan ahal diren hobekuntzak proposatzea eta bertan plantea daitzen arazoen berri ematea.
    • i) Liburutegia, irakaskuntza-pertsonala eta ikasleen arteko harremanak, Arloari dagozkion funtzioetan.
    • j) Datu-base desberdinen erabilpen gidak lantzea.
    • k) Bildurna inprirnatuetan ekoizkin elektronikoen eragina ebaluatzea, horiek mantendu edo kitatzeko.
    • l) Zuzendaritzari lineako zerbitzuekiko konexio-kontratuen ezarpena edo kitapena proposatzea, Teledokumentazio zerbitzuaren kasuan.

27. Artikulua. Automatizazio arloa

Arlo honen funtzioak hauek dira:

  • a) Unibertsitate Liburutegiko autornatizazio-sistema aztertu eta garatzea.
  • b) Berau osatzen duten modulu desberdinak ezartzea.
  • c) Informatika Sistemaren jarraikuntza burutzea.
  • d) Unibertsitate Liburutegiko datu-base bibliografikoa mantentzea.
  • e) Modulu desberdinen azpiekoizkinak lantzea.
  • f) Pertsonala sistemaren-erabileran sartu eta horretarako prestatzea.
  • g) Prozesu desberdinetan aplikazio-eskuliburuak landu eta eguneratzea.
  • h) Liburutegiko Zuzendaritzak eslei diezazkion antzeko funtzio guztiak.

28. Artikulua

  1. Automatizazio Arloa aipatu Arloko Buruak koordinatuko du.
  2. Bere funtzioak honako hauek izango dira:
    • a) Automatizazio Arloari berez dagozkion funtzioak zuzendu eta koordinatzea.
    • b) Zuzendaritzari modulu desberdinen arau teknikoak landu eta poposatzea.
    • c) Zuzendaritzari programaren hobekuntza eta zabalpenak proposatzea, edo sistema berrien ezarpena.
    • d) Programarekin loturiko Kalkulu-Zentroko pertsonalarekin harremanak garatu eta mantentzea.
    • e) Liburutegiko sistemaren koordinazioa proposatzea beste herri, eskualde, nazio edo nazioarteko sistemekin.

29. Artikulua. Agiritegi Historikoa

  1. Agiritegi Historiko-Dokumentalaren funtzioa unibertsitateko historiaren fede eman dezakeen dokumentazio guztia jaso, antolatu eta zaintzea da, nahiz erakundeak berak edo bera osatzen dutenek sortutako dokumentazioa nahiz berari buruzko dokumentazioa.
  2. Agirien igorpena, kontsulta, atzipena eta erreprodukzioa agiritegien kontsulta publikoari buruzko indarreko legeriaren arabera eraenduko dira.

30. Artikulua

  1. Agiritegi Historiko-Dokumentala Agiritegi-buruak zuzenduko du.
  2. Honako hauek dira Agiritegi-buruaren funtzioak:
    • a) Aurreko artikuluan aurrikusitako funtzioak zuzendu eta koordinatzea, Agiritegi Administratiboko Buruarekin lankidetza estuan.
    • b) Liburutegiko Zuzendaritzari zerbitzuan ahal diren hobekuntza eta zabalkuntzak proposatzea.

31. Artikulua. Hemeroteka

  1. Hemeroteka Unibertsitate Liburutegiko sekzio berezia da eta indarrean dauden izaera orokorreko edo balio historikoa duten egunkari eta aldizkariez osatuta dago. Bere funtziorik nagusiena dagokion tresna auxiliarrekin fondo hemerografiko bat osatzea da.
  2. Ahal den neurrian, etorkizunean prentsa-dokumentaziorako zerbitzu bat eratzeko oinarriak ezarriko ditu eta erakusketa antologiko zein monografikoak antolatu eta zuzenduko ditu.

3. Liburutegiaren Gobernuari buruzkoa

32. Artikulua. Gobernu Organoak

Unibertsitate Liburutegiak ondoko gobernu organo hauek izango ditu:

  • a) Unibertsitate Liburutegiko Batzordea.
  • b) Unibertsitate Liburutegiko Zuzendaritza Kontseilua.
  • c) Ikastegiko Liburutegiko Batzordeak eta Campuseko Liburutegiko Batzordeak.
  • d) Zuzendaria.
  • e) Campuseko zuzendariordeak.
  • f) Liburutegi-buruak eta Arlo-buruak

33. Artikulua. Unibertsitate Liburutegiko Batzordea

  1. Liburutegiko Batzordea ondoko partaideek osatutako organo kolegiatua da:
    • a) Errektorea edo berak ordezko jar dezan Errektoreordea.
    • b) Campuseko Errektoreordeak.
    • c) Gerentea.
    • d) Liburutegiko Zuzendaria.
    • e) Liburutegiko Zuzendariordeak.
    • f) Dekano edo Ikastegiko zuzendari bat, Departamentu zuzendari bat, irakasle bat, ikasle bat eta Liburutegian diharduen AZPko kide bat, guzti hauek Gobernu Batzarrak izendatuko dituelarik.
    • g) Campuseko Batzar bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, guztira hiru izango direlarik.
  2. Batzordearen lehendakaria Errektorea edo berak izendatutako Errektoreordea izango da. Liburutegiko Zuzendariordetako bat idazkaritza lanetan arituko da.
  3. Batzordea urtean hiru aldiz bilduko da eta lehendakariak horretarako deia egiten duen bakoitzean edo kideen laurden batek hala eskatzen dutenean.

34. Artikulua

Unibertsitate Liburutegiko Batzordearen funtzioak ondoko hauek dira:

  • a) Liburutegi politikako iharduketa orokorreko jarraipideak lantzea.
  • b) Liburutegiko fondo bibliografiko eta dokumentalen eskurapen politika ezartzea.
  • c) Ikastegi, departamentu eta erabiltzaileen proposamen, iradokizun eta erreklamazioak jaso, aztertu eta, bidezko balitz, erabakitzea.
  • d) Zerbitzu eta Liburutegi desberdinen arau-proposamenak onestea.
  • e) Liburutegiaren urteko txostena onestea eta Gobernu Batzarrari jakinaraztea.
  • f) Liburutegiaren aurrekontu-proiektua onestea eta organo eskudunari jakinaraztea.
  • g) Liburutegi desberdinen artean aurrekontua banatzeko irizpide objektiboak ezartzea.
  • h) Liburutegiko pertsonalaren proposamena onestea eta organo eskudunari jakinaraztea.
  • i) Dohainikoak izan ezin diren zerbitzuen tarifak onestea, fotokopiak, liburutegiarteko mailegua, teledokumentazioa eta antzekoak.
  • j) Liburutegiaren aldibaterako erabiltzaile izateko aukerak emateko irizpideak ezartzea.
  • k) Instalazio eta ekipamendu berrien proiektuak eta une honetan daudenen ezabapena aztertzea, eta Gobernu Batzarrari aurkeztea, horiek ones ditzan.
  • l) Unibertsitate Liburutegiaren eremuaren baitan interes orokorreko edozein galderari erantzuna ematea.
  • m) Gobernu Batzarrari Arautegi honen aldaketa proposatzea.

35. Artikulua. Zzuzendaritza Kontseilua

  1. Liburutegiko Zuzendaritza Kontseilua Liburutegiko Zuzendaritzaren kontsulta eta aholkularitza organoa da.
  2. Zuzendaritza Kontseiluaren Lehendakaria Liburutegiko Zuzendaria izango da. Kontseilua osatuko duten gainontzeko kideak ondoko hauek .izango dira: campuseko Zuzendariordeak, Ikastegiko Liburutegi-buruak, Campuseko Liburutegi Zentraletako Arlo-buruak, Automatizazio Arlo-burua eta Agiritegi-burua.
  3. Zuzendaritza Kontseilua urtean hiru aldiz bilduko da, eta Zuzendariak edo kideen laurden batek hala eskatzen dutenean. Aipatu Kontseilua Campusean bildu ahal izango da, gaiek hala eskatzen badute.
  4. Gai bereziak tratatzeko batzordeak sortu ahal izango dira eta bertara gaiarekin harreman zuzena dutelako interesgarritzat jotzen diren pertsonak gonbidatu ahal izango dira.

36. Artikulua

Zuzendaritza Kontseiluaren funtzioak honako hauek dira:

  • a) Liburutegiko zuzendariari aholku, laguntza eta informazioa ematea.
  • b) Liburutegi politikako iharduketa orokorreko jarraipideak proposatzea.
  • c) Aurrekontua aztertzea, Liburutegiko Batzordetik eratorritako arteztarauen arabera.
  • d) Liburutegiaren eskurapen politikari buruzko aholkuak ematea.
  • e) Liburutegiaren plangintza-proiektuak aztertu eta Unibertsitate Liburutegiko Batzordeari aurkeztea, honek ones ditzan.
  • f) Liburutegiko zerbitzu desberdinen barne-arautegiei buruzko proposamenak prestatzea.

37. Artikulua. Ikastegiko Liburutegiaren Batzordeak

  1. Ikastegi guztiek ondoko kideez osatutako Liburutegiko Batzordea izango dute:
    • a) Dekano edo Zuzendaria.
    • b)· Ikastegiko Batzarrak izendatutako hiru irakasle.
    • c) Ikastegiko Batzarrak izendatutako bi ikasle.
    • d) Liburutegi-burua.
  2. Beren Liburutegia Ikastegiarteko Liburutegian barne duten ikastegien kasuan, Liburutegi-burua Arlo-buru batek ordezkatuko du. Departamentuen egituraren anplitudeak edo konplexutasunak hala eskatzen duten ikastegietan, eta beren ordezkaritza bermatzeko, Ikastegiko Batzarrak izendatutako kideen kopurua gehitu ahal izango da, Batzarrak hala erabaki ondoren.
  3. Batzordearen lehendakaria Dekanoa edo Zuzendaria izango da. Batzordea urtean hiru aldiz bilduko da, eta lehendakariak edo kideen laurden batek hala eskatzen dutenean.

38. Artikulua

Ikastegiko Liburutegiko Batzordearen funtzioak honako hauek dira:

  • a) Eskurapen politika ezartzea, Unibertsitate Liburutegiko Batzordeak ezarritako jarraipideekin ados.
  • b) Departamentuetako edo Liburutegiko erabiltzaileen proposamen, iradokizun eta erreklamazioak aztertu, eta beharrezko bada, erabakitzea.
  • c) Unibertsitate Liburutegiko Batzordeari Ikastegiko Liburutegiaren mailegu-zerbitzua eraenduko duten arauak proposatzea. Beren Liburutegia Campuseko Liburutegi Zentralaren barne duten ikastegien kasuan mailegu-arauak Campuseko Liburutegi Zentraleko batzordeak ezarriko ditu.
  • d) Aurrekontua departamentu desberdinen artean irizpide objektiboen arabera banatzea, ikasleen oinarrizko bibliografiarako zein erreferentziazko obretarako fondoen esleipena bermatuz.
  • e) Liburutegiaren eremuaren baitan interes orokorreko edozein galderari erantzuna ematea.

39. Artikulua. Campuseko Liburutegi Zentraleko Batzordea

  1. Campuseko Liburutegi Zentraleko Batzordea ondoko kideez osatutako organo kolegiatua da:
    • a) Campuseko Errektoreordea.
    • b) Campuseko Gerenteordea.
    • c) Campuseko Liburutegiko zuzendariordea.
    • d) Dekano edo Ikastegiko Zuzendari bat, Departamentuko zuzendari bat, irakasle bat, ikasle bat eta Liburutegian diharduen AZPko kide bat, guztiak Campuseko Batzarrak hautatuko dituelarik.
  2. Batzordeko lehendakaria Campuseko Errektoreordea izango da edo berak ordezko jar dezan pertsona.
  3. Batzordea urtean hiru aldiz bilduko da, eta lehendakariak edo kideen laurden batek hala eskatzen dutenean.

40. Artikulua

Honako hauek dira Campuseko Liburutegi Zentraleko Batzordearen funtzioak:

  • a) Bertan barne hartutako ikastegien edo bertako erabiltzaileen iradokizun eta erreklamazioak jaso, aztertu eta erabakitzea.
  • b) Unibertsitate Liburutegiko Batzordeari Campuseko Liburutegi Zentrala eraenduko duten arauak proposatzea.
  • e) Liburutegiaren eremuaren baitan interes orokorreko edozein galderari erantzuna ematea.

41. Artikulua. Zuzendaritza

  1. UPV /EHUko Liburutegiaren Zuzendaria izendapen libreko lanpostua da. Errektoreak izendatuko du Gobernu Batzordeari horren berri eman ondoren, Agiritegi eta Liburutegietako Fakultatiboen artean edo, horien ezean, goimailako titulazioa duten eta Unibertsitateko plantilan adskribatuta dauden Agiritegi, Liburutegi eta Museotako Laguntzaileen artean.
  2. Errektorearen kargua berritzen denean, honek Zuzendaria berretsiko du edo izendapen berria burutuko du.
  3. Zuzendariak Campuseko Zuzendariordeen laguntza izango du.

42. Artikulua

Hauek dira Liburutegiko Zuzendariaren funtzioak:

  • a) Unibertsitate Liburutegiaren ordezkaritza.
  • b) Gobernu Batzordeak ezar ditzan liburutegi politikako arteztarauen exekuzioa.
  • c) Liburutegiaren antolamendu, kudeaketa eta koordinazio tekniko eta administratiboa.
  • d) Katalogazio eta Sailkapen arauak finkatzea, onartutako nazioarteko arauekin ados.
  • e) Unibertsitate Liburutegiko pertsonalaren buruzagitza.
  • f) Liburutegiko Arautegia bete eta betearaztea.
  • g) Zuzendaritza Kontseiluaren iritzia izan ondoren Liburutegiaren Arautegiaren aldaketa-proiektuen berri ematea.
  • h) Liburutegiko Zuzendariordeen izendapena proposatzea.
  • i) Plantila eta horren banaketa ikastegika proposatzea.
  • j) Liburutegiko Zuzendaritza Kontseilua bildu eta bertako lehendakari izatea.
  • k) Unibertsitate Liburutegiko Batzordeko partaide izatea.
  • l) Liburutegiko urteko aurrekontua landu eta kudeatzea.
  • m) Liburutegiko urteko memoria lantzea.
  • n) Liburutegiko pertsonal teknikoa biltzea bereziki teknikoak diren gaiei buruzko lan-talde kontsultiboak antolatzeko.
  • ñ) Instalazio eta ekipamendu berrien proiektuak eta une honetan daudenen ezabapena lantzea edo gainbegiratzea eta Unibertsitate Liburutegiko Batzordeari aurkeztea.
  • o) Arlo-buru edo Ikastegiko Liburutegi-buruen proposamenez, hóbekuntza eta berregituraketa-programak landu edo onestea.
  • p) Liburutegiak eskainitako zerbitzuak hobetzea xede duten programa eta hitzarmenak aurkeztu eta ezartzea.
  • q) Liburutegi eta Agiritegietako Falkultatibo eta Laguntzaileen Eskalen plantilan sartzeko frogen gai-zerrendak proposatzea.
  • r) Liburutegiko eskala teknikoetan sartzeko frogetako eta eskala bereko plazak hornitzeko lehiaketetako eskubide osoko epaimahaikide izatea.
  • s) Liburutegiko pertsonalarentzako birziklaketa, prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak antolatzea.
  • t) Liburutegiko erabiltzaileen proposamen, iradokizun eta erreklamazioak aztertzea.
  • u) Estatutuen garapenerako arauek esleitutako edo Errektoreak eskuordetutako beste edozein funtzio.

43. Artikulua

  1. UPV/EHUko Liburutegiko Zuzendariordeek Unibertsitateko plantilako kide edo bertara adskribaturiko Agiritegi edo Liburutegietako Fakultatibo, Laguntzaile edo Auxiliarren Gorputz edo Eskalako kide izan behar dute.
  2. Liburutegiko Zuzendariordeek zuzendariarekiko menpekotasun zuzena dute.

44. Artikulua

Honako hauek dira Liburutegiko Zuzendarioréleen funtzioak:

  • a) Zuzendariarekin hatera Liburutegiaren antolamendu, kudeaketa eta koordinazio tekniko eta administratiboan aritzea.
  • b) Zuzendaria ordezkatzea hark hala eskatzen dion guztian.
  • e) Zuzendaria ez badago, berau ordezkatzea.
  • d) Zuzendariordeari ardura zehatzeko arloak esleituko zaizkio.
  • e) Unibertsitate Liburutegiko Zuzendariarekin bertako aurrekontuan lankidetzan ihardutea, dagokion Campuseko Liburutegi Zentralen beharren txostena burutuz.
  • f) Campuseko Liburutegi Zentralaren eraikin eta ekipamenduaz arduratzea.
  • g) Campuseko Liburutegietako fondoen zaintzaz eta artapenaz arduratzea.
  • h) Campuseko Liburutegi Zentralaren barne ez dauden liburutegiak koordinatzea.

45. Artikulua. Liburutegi-buru edo Campuseko Liburutegi Zentraleko Arlo-buruak

  1. Liburutegi edo Arlo bakoitzak Buru bat izango du, Errektoreak, Agiritegi edo Liburutegietako Fakultatibo, Laguntzaile edo Auxiliarren gorputz edo Eskalako kideen artean izendatuko duena, Unibertsitate Liburutegiko Zuzendariaren proposamenez, merezimendu lehiaketa egin ondoren, bere funtzioak garatzeko esperientzia profesionala zein ezaguera teknikoak baloratuko direlarik.
  2. Liburutegi-buruek nahiz Arlo-buruek beren zerbitzuko arauzko xedapenak bete eta betearazteko ardura izango dute Unibertsitate Liburutegiko Zuzendariaren aurrean.

46. Artikulua

Liburutegi-buru edo Campuseko Liburutegi Zentraleko Arlo-buruen funtzioak honako hauek dira:

  • a) Unibertsitate Liburutegiko Zuzendaritzatik eratorritako arteztarauen exekuzioa, liburutegi antolamendu, kudeaketa eta koordinazioari dagokienez.
  • b) Liburutegi, administrazio eta laguntzazko pertsonalaren eta liburutegian zerbitzugintzan diharduten bekadunen lanaren antolamendu, ordenazio eta gainbegiraketa.
  • c) Unibertsitate Liburutegiko Zuzendaritzari bere Liburutegi edo Arloko zerbitzuaren hobekuntza eta zabalpenerako beharrezko derizkion neurriak proposatzea, eta aldizka liburutegiaren funtzionamenduaren berri ematea.
  • d) Bidezko estatistika eta txostenak landu eta Liburutegira horien berri ematea.
  • e) Ikastegiko agintaritzaren aurrean Ikastegiko Liburutegiaren ordezkari izatea.

4. Pertsonal, bekadun eta erabiltzaileei buruzkoa

47. Artikulua. Pertsonala

Unibertsitate Liburutegiak ondoko pertsonala izan beharko du:

  1. Ondokoez osatutako pertsonal tekniko espezializatua:
    • a) Ondoko Gorputz edo Eskaletan barnebildutako Liburuzainak:
      • A) Agiritegi eta Liburutegietako fakultatiboak.
      • B) Agiritegi, Liburutegi eta Museotako laguntzaileak.
      • C) Agiritegi, Liburutegi eta Museotako Auxiliarrak iraungitzear.
    • b) Informatizazio zereginetan diharduen pertsonal informatikoa, Liburutegiko plantilan barne hartutakoa, zein Unibertsitateko informatikako zerbitzuetakoa.
  2. Eskala Administratibo eta Auxiliarretan barne hartutako pertsonal administratiboa.
  3. UPV/EHUko menpeko eskalan barne hartutako laguntzarako pertsonal kualifikatua.

48. Artikulua

  1. Pertsonal teknikoari ondoko zereginak dagozkio: prozesu teknikoen zuzendaritza eta antolamendua, informazio bibliografikoa, informazioaren hautazko zabalpena, erabiltzaileen orientabidea eta prestakuntza, teknologia berrien aplikazioa eta beste motatako zeregin tekniko bereiztuak.
  2. Pertsonal administratiboari ondoko zereginak dagozkio: eskurapenen tramitazioa, aurrekontuaren kudeaketa eta gastuaren kontabilitatea, jendeen eskabideei arreta eskaintzea irakurketa eta mailegu zerbitzuetan, mekanografia lanak, korrespondentzia eta agiritegiak, eta liburutegi prozesu eta zerbitzuekin loturiko beste zeregin administratiboak.
  3. Laguntzarako pertsonalari ondoko zereginak dagozkio: erabiltzailearekiko mailegua, arreta eta oinarrizko informazioa, tejuelak eta zigiluak ezartzea, reprografía, posta eta paketegintza, instalazio eta ekipoen zaintza eta mantenimendua, bai eta bere eskalari berez dagozkion bestelako lanak.

49. Artikulua

  1. Ikastegietan kokaturiko liburutegietako pertsonal guztia bertako funtzionamenduzko arauen menpe egongo da, eta alderdi honi dagokionez dagozkion Dekano edo Zuzendarien menpe.
  2. Liburutegiko pertsonalaren barne-sustapena bermatzeko eskala guztietan oinarrizko eta ardura handiagoko postuak badirela onartuko da.

50. Artikulua

  1. Unibertsitate Liburutegiko Zuzendaritzak liburutegi arloan prestakuntza, hobekuntza eta birziklaketa ikastaroen burutzapena bultzatuko du, bertako kualifikaturiko pertsonal tekniko, administratibo eta laguntzazkoari karrera administratiboa erraztearren.
  2. Hala, eskatzen duen liburutegiko pertsonalak bere ihardueran zeregin teknikoak eta administratiboak erabiltzaileen aurreko arretarekin konbinatu ahal izango ditu, horretarako txanda-sistema ezarriko delarik.
  3. Unibertsitate Liburutegiak bere pertsonalaren prestakuntza, hobekuntza, birziklaketa eta sustapena ahalbidetuko du, horretarako beharrezko diren ikastaroak antolatuz eta Unibertsitate Liburutegitik kqnpo antolatutako ikastaroetara bertaratzeko erraztasunak eskainiz.
  4. Unibertsitate Liburutegiko Zuzendaritzak lanbide ikuspuntutik interesgarriak diren ikastaro, kongresu, hitzaldi eta antzeko iharduerei buruzko informazioaren hedapena bermatuko du Liburutegiko pertsonalaren artean, bidezko partaidetza bermatuko delarik.

51. Artikulua. Bekadun landideak

  1. UPV/EHUk bere aurrekontuari dagokion programan Lizentziatura edo Diplomaturako azken bi kurtsoetako ikasleentzako beka Sat esleituko du urtero, egunero hiru ordu t'erdi gehienez biburutegiko zereginetan lagundu dezaten.
  2. Bekadun bakoitza Liburutegiko pertsonal tekniko kide baten babespean egongo da, bere unibertsitate-heziketa osatzeko zeregin egokien burutzapena aginduko diolarik.

52. Artikulua. Erabiltzaileak

  1. Unibertsitate elkarteko kideak Unibertsitate Liburutegiko eskubide osoko erabiltzaileak izango dira, hau da, ikaskuntza eta ikerketa pertsonala, ikasleak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala.
  2. Unibertsitatearekin zerikusirik ez duen beste edozein pertsonak Unibertsitate Liburutegiko zerbitzu eta fondoak erabili ahal izango ditu, aurretik hala eskatzen badu eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzetan.
  3. Liburutegiko fondo bibliografiko eta dokumentalen atzipena eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen erabilpena kasu bakoitzerako dagoen araubidearen arabera burutuko da.
  4. Unibertsitate Liburutegiko fondo eta zerbitzuak erabiltzeko eskubide osoko erabiltzaile guztiek izaera hori egiaztatu beharko dute.

53. Artikulua

  1. Erabiltzaile guztiek instalazioak eta fondo bibliografiko eta dokumentalak errespetatu beharko dituzte. Beraien portaerak ezin izango du inoiz Liburutegiko zerbitzuen garapen normala eragotzi.
  2. Erabiltzaileek mailegu-zerbitzurako eskubidea izango dute Liburutegi bakoitzak bere funtzionamendu-arauetan ezarritako eta Liburutegiko Batzordeak onetsitako baldintzetan.
  3. Ondoko hauek izango dira mailegugai: 1900az geroztiko inprimaki guztiak, erreferentziazko obrak, fondo bereziak eta prozesu teknikoaren menpe jarri gabeko fondo bibliografiko eta dokumentalak.
  4. Liburutegiak maileguz kanpo utzitako fondoen erreprodukzioa bermatuko du sistemarik egokienen bitartez, beti ere indarreko legeria errespetatuz.

54. Artikulua

  1. Erabiltzaile guztiek hartutako obrak mailegu bakoitzerako estipulatutako gehienezko denboraldia amaitu aurretik Liburutegira itzuli beharko dituzte, bai eta haiek UPV/EHUrekiko duten lotespena amaitzen denean ere. Halaber, Liburutegiak hala eskatzen duenean agiriak itzuli beharko dira.
  2. Mailegu-zerbitzuko erabiltzaile oro maileguan hartutako obren arduradun izango da. Hartutako obra guztiz edo partzialki suntsitu, galdu edo itzultzen ez bada, ezaugarri bereko beste ale batez ordezkatu beharko da edo obraren balioa ordaindu, merkatuan horrelakorik aurkitzea ezinezkoa izango balitz.

5. Erregimen ekonomikoari buruzkoa

55. Artikulua

Estatutuen 193. artikuluarekin ados, Unibertsitateak urtean bere aurrekontuaren %4a gutxienez esleituko dio Liburutegiari.

  • a) Unibertsitate Liburutegiko Batzordeak onetsiko du ikastegiekiko fondo bibliografikoen eskurapenerako aurrekontu-esleipena, berak onetsitako irizpide objektiboen arabera.
  • b) Unibertsitate Liburutegiak aurrekontu orokorreko zati bat esleituko du lehentasuneko interestzat hartutako aldizkako argitalpenen harpidetzen jarraipena bermatzeko. Unibertsitate Liburutegiko Batzordeak aldizkari-bilduma hau zehaztuko du.
  • c) Unibertsitate Liburutegiak fondo orokorra eskuratu eta mantentzeko aurrekontuko zati bat erabiliko du.

56. Artikulua

Zerbitzu berriak prest jarri edo sekzio berriak sortu aurretik ez-ohizko aurrekontua onetsi eta pertsonala zuzkitu beharko da. Sortutako gastu arruntak Liburutegiaren aurrekontu arruntari dagokion gehikuntzan islatuko dira.

57. Artikulua

Liburutegiaren aurrekontuarekin eskuratutako fondo bibliografiko eta dokumental guztiak bertan gordailatu beharko dira derrigorrez. Laguntza, subentzio edo beste baliabide kontzeptupean eskuratutako fondoak Eskurapen Arloen bitartez burutuko dira eta Liburutegiko fondo bibliografikoetan integratuko dira, bertan gordailatu beharko direlarik.

58. Artikulua

Liburutegiko Zuzendaritzak urtero Liburutegiak egindako gastuari buruzko txostena landuko du, Unibertsitate Liburutegiko Batzordeari aurkeztuko diona eta bere urteko txostenean argitaratuko dena.

6. Euskarari buruzkoa

59. Artikulua

  1. Unibertsitate Liburutegiak euskal hizkuntza eta kultura sustatu eta zabaltzea den UPV/EHUaren helburutariko bat betetzeko, dagokion eremu funtzionalean lan egingo du.
  2. Eskurapenen hautapen-prozesuan euskarazko argitalpenen behar bezalako bilduma sortzeko arreta berezia jarriko da.

60. Artikulua

  1. Unibertsitate Liburutegien lokal guztiak eta bertako dependentzia guztiak Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialetan errotulatuta egongo dira.
  2. Erabiltzailearen informazioko kartel eta liburuskak, bai eta Unibertsitate Liburutegian erabil daitezen inprimakiak ere Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialetan idatzita egongo dira.
  3. Liburutegiko informatika programen menu eta mezuak, halaber, elebidunak izango dira, euskaraz-gaztelaniaz, alegia.

61. Artikulua

  1. Unibertsitateko Liburutegiak bertako pertsonalaren euskalduntzea bultzatuko du, erabiltzaileari bi hizkuntz ofizialetatik edozeinez zerbitzu, orientabide eta informazioa emateko helburuz.
  2. Unibertsitate Liburutegiak, Euskal Herriko gainerako liburutegiekin batera, euskara deskripzio bibliografikoko arauetan erabiltzen saiatuko da.

7. Arautegiaren erreformari buruzkoa

62. Artikulua

Arautegi honen erreforma osoa edo partziala Gobernu Batzarraren edo Unibertsitate Liburutegiko kideen laurden baten ekimenez burutuko da.

63. Artikulua

Erreforma-proiektuek memoria azaltzailea eta artikuludun testu bat aurkeztea eskatuko dute. Erreforma eraginkorra izan dadin, Gobernu Batzarrak proposamena onestea beharrezkoa izango da.

Xedapen gehigarria

Liburutegiko arduradunek Unibertsitateko disziplina Batzordeari Unibertsitateko ondare bibliografiko eta dokumentalaren hedapen, eskuragarritasun eta artapenaren aurka joan daitezen erabiltzaileen jokabideei eta disziplinarioki zigorraren gai direnei buruzko txostenak igorri beharko dizkiete.

Xedapen derogatzailea

Arautegi honetan xedatutakoaren aurka joan daitezen lerrun bereko edo baxuagoko xedapenak derogatuta geratzen dira.

Amaierako xedapenak

  1. Arautegi hau 1994ko martxoaren lean sartuko da indarrean.
  2. Agintari akademikoek, beren eskuduntzen eremuaren baitan, arau hauek betetzeko bidezko neurriak hartuko dituzte.